banner4.jpg

Berriak

Chillida Leku Museoak apustua egin du Basque Wine sustapen markaren babespean dauden Euskadiko edariak sustatzearen alde

Chillida Leku gaur goizean HAZIk eta museoak Basque Wine sustapen marka zabaltzeko egin duten akordioaren aurkezpenaren lekuko izan da; horrela, aipatu markaren pean dauden edarien presentzia bermatuko da Eduardo Chillida euskaldun unibertsalaren eskulturak integratuta dauden lorategi eta basoetan egiten diren hainbat ekimenetan.

Modu horretan, besteak beste, Lurra Café-ren eskaintza gastronomikoan, Fede Pacha sukaldariaren eskutik eta Chillida Lekuren udako programazioan Basque Wine produktu sorta osoa egotea ziurtatzen da; Arabako Errioxako ardoak, txakolina, sagardoa eta garagardo artisaua.

Bestalde, museoak konpromisoa hartu du Euskadiko edariak Euskaditik kanpo antolatzen dituen nazioarteko ekitaldietan integratzen saiatzeko eta Basque Wine markaren presentzia sustatzeko bere instalazioetan egiten diren ekitaldi propio zein pribatuetan. Hitzarmen honen aurkezpenean parte hartu dute, besteak beste, Bittor Orozek −Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea−, Mireia Massaguék, Chillida Lekuko Zuzendari, Fede Pacha, Fede Pacha & Co. y Head Chef zuzendaria eta Euskadiko edarien sektoreko ordezkariek. Oroz sailburuordeak bere hitzaldian nabarmendu du oso garrantzitsua dela Chillida Lekuk produktuen kontsumorako, gomendiorako eta irudiaren zabalkunderako duen potentziala ahalik eta gehien erabiltzea, bai bere ostalaritzako eskaintzan Euskadiko lehen sektoreko produktuak erabiltzeko, bai esperientzia enogastronomikoak garatzeko, eta, hartara, Basque Wine markak babestutako edarien euskal sektorearen balioa erakusteko.

Era berean, Mireia Massagué Museoko zuzendariak azpimarratu duenez, "Eduardo Chillida beti izan da Euskadiren enbaxadore munduan; bere eskulturak mundu osoan zehar bidaiatu dute, eta Chillida lekuk lan horrekin jarraitu nahi du. Museoa Basque Wine markarekin lotzeak aukera ematen digu bertako ekoizleak laguntzeko gure mugetan eta mugetatik kanpo.

Bestalde, Fede Pachak azpimarratu du Lurra Caferen apustu honek bertako produktuaren alde Diametro 200ekin Oronan hasitako ibilbidea sendotzen duela eta elikadura osasungarria eta iraunkorra eskaintzeko proiektua da, bertako baserritarren, nekazarien eta abeltzainen lana babesten du, eta Hernani inguruan 200 kilometroko diametroko eremuan hazten eta umotzen diren produktuak erabiltzen ditu.

Basque Wine

Euskadiko edarien eta upategien sektorea sustatzeko marka berri bat da, eta honako hauek babesten ditu: Euskal Autonomia Erkidegoan botilaratutako eta Eskualdeko Ardo, Udalerriko Ardo edo Arabako Errioxako mahasti berezi gisa etiketatutako ardoak; “Basque Beer” artisau garagardoen marka kolektiboko garagardoa; “Arabako Txakolina”, “Bizkaiko Txakolina” eta “Getariako Txakolina” jatorri izendapeneko txakolinak; eta “Euskal Sagardoa” izendapeneko sagardoak. Ekintza hau lankidetza publiko-pribatuko estrategia baten barruan kokatzen da, Euskadiko edarien sektoreari laguntzeko, sustapen eta kontsumo kanalak indartzeko eta euskal upategien produktuak toki onean kokatzeko asmoz.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola