banner11.jpg

Berriak

Upategietako iraunkortasun-ziurtagiriek gero eta balio handiagoa ematen dute ardoa merkaturatzeko

Oro har gainerako sektore ekonomikoetan bezala, baina bereziki nekazaritzako elikagaien sektorekoari begira mahastizaintzak eta ardogintzak erronka bikoitzari egin behar dio aurre: berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta iraunkortasun ekonomikoa, soziala, kulturala eta ingurumenekoa handitzea. Zentzu horretan garrantzitsua da ardogintzako enpresek bi helburuetan aurrera egiteko aukera onena ematen duten tresnak identifikatzea, eta, batez ere, produktuaren merkaturatzean duten eragina aztertzea. UPV/EHUren Udako Ikastaroen XL ekitaldiaren barruan HAZI, ARDOA Basque Wine Office eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak "Jasangarritasun-ziurtagiriak - Nola jarri balioan upategien kontaketan" ikastaroa antolatu dute.

Udako ikastaroaren irekieraren arduraduna Javier Plasencia izan da, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, eta Euskadiko upategiei laguntzeko hainbat ekimenen bidez egiten ari den ahalegina azpimarratu du, Covid-19aren ondorioz sortutako egoera zailari aurre egiteko. Era berean, iraunkortasunaren ezaugarriak balorizatzeak duen garrantzia azpimarratu du. Gai horrek azken bi hamarkadetan hartu duen garrantziarekin, estandarrak biderkatu egin dira maila globalean, eta, ondorioz, konplexutasun handiko ziurtagiriak ugaritu egin dira, eta horela, merkatuetan balioa ematea zaildu egiten da. Ildo horretan, ikastaroan landu den gaietako bat izan da zer iraunkortasunziurtagiri diren interesgarrienak upategientzat komunikazio-kontakizunean balioa emateko orduan.

Ikastaroko gaiak

  • Edarien sektorean erabilitako adierazleen, marken eta jasangarritasun zigiluen unibertsoa / Oscar Del Hierro (Neiker)
  • Ardoa eta jasangarritasuna, kontsumitzailearen ikuspegitik / Iosu Gallego (Ikerfel)
  • Mahai ingurua: Jasangarritasunaren zer adierazlek dute sinesgarritasuna eta/edo interesa Retaileko edarien eroslearentzat? / Javier Bilbao (Eroski), Guillermo Larumbe (Uvesco), Patxi Echeveste (Alcampo) eta Antonio Ballester (Carrefour)
  • Kontsumitzaileak edarien jasangarritasun “marken” aurrean duen portaeraren errealitatea. / Javier Iglesias (Kantar Media)
  • Mahai ingurua: Jasangarritasunaren bereizgarriak upategietan. Beharra, moda edo kontzientziazioa? Zein dira interesgarrienak gure upategientzat? / Silvia Tellez (Pago de Carraovejas), Josep Jové ( Albet i Noya), Edorta Lezaun (Bodegas Lezaun) y Mikel Elosegi (Bodegas Elosegi

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola