Berriak
2020ko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna
Datorren urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren hamazazpigarren edizioa ospatuko da eta, aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Hazik egun honetako protagonistekin batera ospatu nahi dute.
Gaur egungo pandemia dela eta, aurten online jardunaldi batzuk egitea erabaki da. Urriaren 7tik aurrera, bideoz ikusi ahal izango dira behean agertzen diren hitzaldiak, non hainbat emakume adituk landa eremuko emakumeen inguruko zenbait gairi buruz hitz egiten duten. Urriaren 15ean, hizlari horiek mahai inguru batean parte hartuko dute, online ere bai, egungo krisiari eta horren ondorioz landa inguruneko emakumeentzat aldaketarako sortu diren aukerei buruz duten iritzia aurkeztuz.
HITZALDIAK
*Gaztelaniaz
Hitzaldia ikusi eta María Olarteri buruzko informazio gehiago
*Gaztelaniaz
Hitzaldia ikusi eta Silvia Pirisi buruzko informazio gehiago
*Euskaraz
Hitzaldiak ikusi eta Ana Elosegi eta Olatz Berastegiri buruzko informazio gehiago
*Gaztelaniaz
Hitzaldia ikusi eta Beatriz Garcíari buruzko informazio gehiago