banner10.jpg

Berriak

Open Space Labean-etan sorturiko proposamenak

Labean, Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk gidatzen dute Enkarterrialde, Añana eta Izki Landa Garapen Elkarteen kolaborazioarekin sortutako proiektua da,  berrikuntza sozialean oinarritutakoa, abangoardiako tresna metodologikoen bidez ekimenak eta pertsonak astindu, dinamizatu eta konektatu nahi dituena, sareko lan-eredu berri bat sortuz.

Eremu bakoitzean dauden aukerak azaleratzea eta aprobetxatzea ahalbidetuko duten ekintzen bidez, negozio-eredu berriak asmatuz, lehendik dauden proiektuak bultzatuz, tokiko baliabideak baloratuz, tokiko erakundeak lurralde dinamizazio eta kohesioaren partaide bihurtuz, eremu publiko eta pribatuen arteko hainbat lankidetza sustatuz eta lurraldea eraldatuko duten gobernantza-modu berriak eraikiz.

Labeanen lehen fasean hiru aurkezpen-ekitaldi (Open Spaces) egin ziren eskualde bakoitzean, eta eremu horien erronkak detektatzeko balio izan zuten:

Maeztu (Arabako Mendialdea): 2019ko azaroak 30

Kuartango (Añana, Araba): 2019ko abenduak 14

Zalla (Enkarterri): 2020ko urtarrilak 11

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola