banner4.jpg

Berriak

Upategien, sagardotegien eta garagardotegien enoturismo-zerbitzuen irekierarako orientabide jardunaldiak

COVID-19ak eragindako kutsadura murrizteko protokoloen eta neurrien barruan Espainako Kalitate Turistikorako Institutuak (ICTE) gida hau argitaratu du "Bisitak upeltegietara, beste industria-instalazio batzuetara, eta kultura-, historia- eta natura-lekuetara". Aurretik argitaratuta zegoen Jantoki-zerbitzuarena ere.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta HAZIk protokoloaren berri emateko webinar jardunaldi (online presetakuntza) batzuk antolatu ditu, nahitaez aplikatu beharreko zehaztapen horien berri emateko, kontuan izanda upategien, sagardotegien eta garagardotegien enoturismo-zerbitzuen irekiera baldintzatzen duten neurriak direla.

Horretarako, ICTErekin elkarlanean aritu diren bi profesional aditurekin jarri gara harremanetan, eta, beraz, dokumentu horien interpretazioan eta aplikazio praktikoan aholkatzeko irizpidea dute.

Hauek izango dira jardunaldiak:

  • Ekainak 11 osteguna 10:00etan: Higiene eta segurtasun gomendioak upategietan. Manuel Romero, Dinamiza Asesores turismo-kudeaketako aditua.
  • Ekainak 15 astelehena 16:00etan: Ostalaritza Protokoloa. Iñaki Armada, ostalaritzako kudeatzaile aditua. 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola