banner12.jpg

Berriak

Webinar prestakuntza:Merkatuko joerak txikizkako kanal Retailean

Hazik, Covid-19ak sortutako egoerak aztertzeko eta horiei irtenbideak emateko asmoz, on-line saioak egingo ditu Euskadiko elikaduraren eta gastronomiaren katea osatzen duzuen eragileen interesekoak izan daitezkeen hainbat gairi buruz. Saio horien bidez, enpresa-kudeaketan laguntzeko tresnak eta jarraibideak eskaini nahi dira, eta, horrez gain, gakoak eman nahi dira eskaintzan eta eskarian zerikusia duten kontuetan, hala nola, posizionamenduan, kanal berrietan, merkaturatzean, merkatu-joeretan edo kontsumoan. Azkenik, landa-garapenaren eremuan joerak, egokitzapena eta aukerak ere aztertuko dira.

Bihar, maiatzaren 7an, 16:00etan, "Merkatuko joerak txikizkako Retail kanalean" saioarekin hasiko gara. Asmoa ostegunero ordu berean on-line saioak egitea da.

Prestakuntza-nozioez gain, foro ireki birtual batean parte hartu ahal izango da, eta saioaren gaian adituak diren pertsonen orientabideak eta aholkuak jaso ahal izango dira. Oraingoan, José Luis García del Pueyo, San Telmo Business School-eko irakasle eta aholkularia izango dugu. Ostegun bertan, saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue, bai mugikor, Tablet, ordena- doretik…, eta horrez gain, ondoren grabazioa ikusteko aukera izango da ere.

Izen-ematea

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola