Berriak
Covid 19: Nola lortu bertako produktuak etxetik
HAZI Fundazioa batzen ari da hainbat eragilek martxan jarri dituen ekimenak gure inguruan Covid-19 birusak lehen sektoreko zuzeneko salmentan duen eragina gutxitzeko asmoz. Informazio hau eguneratzen joango da ekimen berriak ezagutu ahala.
BBK AZOKA
BBK Azoka BBK-k sustatutako ekimena da. Horren bidez, kontsumitzaileei salmenta online egiteko kanala eskaintzen die Bizkaiko nekazari eta abeltzainei zuzenean nekazaritza-produktuak erosteko, bitartekari barik. Gainera, bilatzen du Bizkaiko nekazaritza-produkziorako eredua ezagutzera ematea.
Sarbidea: https://www.bbkazoka.eus/
EtxEKO azoka
Gipuzkoako produktu ekologikoak Donostiako etxeetara zuzenean iristeko ekimena da EtxEKO azoka. Donostia inguruko hainbat ekoizle eta egilek bat egin dute Gipuzkoako hiriburuan banaketa kolektiboa egiteko, eta ekimenari deitu diote:EtxEKO Azoka.
Ekimen honek Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren babesa du. Sareko.net webgunearen bitartez, sasoiko barazkien, ardi eta behi esne eta esnekien, arrautzen, zereal ezberdinetatik datozen ogien, sagardoaren, Idiazabal gaztaren eta beste hainbat produkturen eskaintza zabala eskura dituzu, betiere Gipuzkoan eredu ekologikoan ekoitzita. Eskaerak gutxienez bi egun lehenago egin behar dira, eta banaketa astearteetan eta ostiraletan egiten da.
Gaur egun EtxEKO Azokak Donostian bakarrik banatzen badu ere, zerbitzu hori beste leku batzuetan eskaini ahal izateko lanean ari dira.
Sareko.net-era sarbidea: https://sareko.net/
UAGALUR
Uagalur da Arabako nekazaritza sektoreak bultzatu duen ekimen komertziala da. Horren bidez, saldu nahi dituzte euren produktuak zuzenean, bitartekari barik. Euren online dendaren bidez, aurkitu ahal dituzu UAGA sindikatuari lotutako nekazaritza ustiategien produktuak. Bere helburua da nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiei irtenbide berria ematea euren produktuak merkaturatzeko, euren merkaturatze kanalak laburtzeko, bitartekariak saihestuz eta produktore eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzenaren alde eginez.
UAGAren beste ekimen bat:
UAGA – BERTAKO PRODUKTUAK KONTSUMITU
UAGAk Arabako nekazarien eta abeltzainen ekoizleen zerrenda egin du. COVID-19ren krisiaren ondorioz beren produktuak merkaturatzeko zailtasunak direla eta, kontsumitzaileei erosketa errazteko eta produktuei irteera eman ahal izateko etxez etxeko zuzeneko salmenta egitea erabaki dutenak agertzen dira zerrendan.
Informazio guztia eta zerrendarako sarbidea hemen: https://www.uaga.eus/eu/uaga-anima-al-consumo-de-productos-agricolas-y-ganaderos-locales-poniendo-en-marcha-una-iniciativa-de-venta-directa-a-domicilio-por-los-propios-productores/
BASERRIKO PLAZA
Ehkolektiboa, beste hainbat eragilerekin batera, web plataforma bat sortzen ari da COVID 19ko krisiari aurre egiteko eta Euskal Herriko nekazari eta baserritarren produktuak herritarren eskura errazago jartzeko.
Informazio osoa: http://baserrikoplaza.eus/
SAGARDOAROUTE
90 sagardo baino gehiago dituen Euskal Sagardoen denda sortu du, gure produktuaren salmenta eta irisgarritasuna hobetzeko asmotan. Bertan aurki daitezkeen produktuen artean nabarmentzekoak dira Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura ekonologikoa eta Euskal Sagardoa Jatorri Deitura Premium kategoria. Hau da sektorearen online denda nagusia, Sagardoa Routek eta Euskal Sagardoak duten lankidetzaren fruitua.
Sarbidea: https://www.sagardoa.eus/eu/97-sagardoa-online-erosi
RIOJA ALAVESA TIENDA
Arabako Errioxako 100 upeltegi . Web honen bidez Guardia-Araba Errioxako ardoak etxean izan ahalko dituzu.
Sarbidea: https://www.riojatienda.com/
BIZKAIKO TXAKOLINA
Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren webguneak bertako upategi guztietara sartzeko aukera ematen dizu. Horietako askok beren webguneen bidez saltzen dute txakolina.
Sarbidea: http://bizkaikotxakolina.eus/eu/upategiak/
GETARIAKO TXAKOLINA
Getariako Txakolina Jatorri Izendapenak etxez etxeko zerbitzua ematen duten upategi guztien zerrenda eta haiekin harremanetan jartzeko modua argitaratu du bere webgunean. Informazio guztia bere webgunean: www.getariakotxakolina.eus/blog
Sarbidea: https://www.getariakotxakolina.eus/upategiak/
ARABAKO TXAKOLINA
Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren barruan dauden upeltegietara jo dezakezu haren webgunearen bidez.
Sarbidea: http://txakolidealava.com/bodegas-2/
ETXEZ ETXEKO SALMENTA EGITEN DUTEN IDIAZABAL GAZTA EKOIZLEAK
Idiazabal Jatorri Izendapenak etxez etxeko salmenta egiten duten Idiazabal gazta ekoizle guztien zerrenda prestatu du. Zure webgunean kontsulta dezakezu nor diren, non banatzen duten eta zein kanalen bidez jar zaitezke haiekin harremanetan.
Zerrendarako sarbidea: https://www.quesoidiazabal.eus/datos/calendario/archivo2/webguneko_zerrenda.pdf
URDUÑAKO MERKATUA
Urduñako merkatua izan da itxi behar izan den bat. Honi aurre egiteko, Urduñako Zaporeak-ek martxan jarri du ekimen bat merkatuan dauden produktuak etxez etxe banatzeko. Astero baserritar berriak gehituko dira, eta zein produktu dauden eskuragarri argitaratuko da. Astero egingo da banaketa.
Informazio eguneratua Urduñako Zaporeak elkartearen Facebooken aurki dezakezu: https://www.facebook.com/pages/category/Agricultural-Cooperative/Urdu%C3%B1ako-Zaporeak-348616055163161/
NEKAZAMUDIO
Zamudioko merkatua ere gaur egungo egoerak kaltetu duenetako bat da. Facebook-en profila dute eta haren arabera produktoreen gidaliburuari eman nahi diote hauspo, zuzenean produktorearekin harremanetan jartzeko eta gura duzun eskaera egiteko.
Sartu hemen euren profilean: https://www.facebook.com/Nekazamudio-286478711722766/
URIBE BUTROE ELIKADURA BURUJABETZAri bidea egiten
Uribe Butroeko kontsumitzaile eta produktore talde batek martxan jarri duen ekimena da. Whatsapp bidez elikagaien eskaerak egin daitezke 8 produktore agroekologikorekin. Banaketa egingo da asteazkenetan Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Bakio-Jatabe-Laukiz eta ostegunetan Meñaka, Mungia, Gatika eta Larrauri. Larrialdi egoera honi erantzuna emateko ekimena bada ere, aurreraxeago indarrean mantentzea ari dira pentsatzen.
Informazio osorako sartu: http://www.bakio.eus/es-ES/Noticias/Documents/20200325_URIBE_BUTROEN_OSATUA.pdf
TOKIKO MERKATUETAN SALTZEN ZUTEN BASERRITARREI ARRETA ZERBITZUA
Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko hiru aldundiak, HAZIrekin batera, martxan jartzen ari dira merkatuetan saltzen zituzten baserritarren produktuak batu eta merkaturatzeko zerbitzua.
Zure kasua bada, sartu hemen informazio osoa eskuratzeko: http://www.hazi.eus/eu/noticias-hazi-2/10604-el-gobierno-vasco-las-diputacion-forales-y-hazi-crearan-un-servicio-de-recogida-y-comercializacion-de-productos-de-los-y-las-baserritarras-2.html
TOLOSAKO “AZOKA ZURE ETXERA”
Tolosako Udalak “Azoka zure etxera” ekimena abiaraziko du aste honetan bertan, ekoizleekin elkarlanean, elikagaiak saldu eta erosteko aukera bermatzeko helburuarekin. Eskariak telefonoz, WhatsApp bidez edo posta elektronikoz egin eta elikagaiak etxera banatuko dira, ekoizle bakoitzak zehaztutako maiztasunaren arabera.
BASERRITIK GERNIKARA
baserritikgernikara.eus, baserrietako produktuak etxeetara eramateko on-line ataria da. Gernika inguruko baserritar, kontsumitzaile eta gizarte eragileen elkarlanari esker, Gernikako inguruko ekoizleen produktuak zuzenean erosi eta etxean jasotzeko aukera daukazu. Orain plaza zure etxera doa. Oraingoz Gernika-Lumon bakarrik egingo dira banaketak.
Informazio guztia: www.baserritikgernikara.eus
AMURRIO
Amurrioko ostiraletako merkatuko 7 baserritar ekoizle ere hasi dira euren produktuak etxez etxe banatzen. Barazki freskoak, kontserbak eta zukua, euskal pastela, ardi gazta, etxeko ogia eta txerri-hestebeteak bezalako produktuak aurkituko dituzu.
Hemen ekoizle bakoitzarekin harremanetan jartzeko modua aurkituko duzu: http://amurrio.eus/eu/aviso/amurrioko-baserritarren-merkatuko-ekoizleek-produktuen-etxez-etxeko-banaketa-egingo-dute/
DEBABARRENA BASERRITIK ETXERA
Debabarrenako 7 baserrirarrek etxez etxeko zerbitzua jarri dute martxan, elikagaiak etxeetaraino eramango dituzte. Eskariak,telefonoz, WhatsAppez edo emailez jasoko dituzte. Harremanetan jartzeko modua eta informazio guztia BASERRIKOA DEBABARRENAren Facebooken aurkituko duzu: https://www.facebook.com/baserrikoa.debabarrena/photos/a.1475399996097221/2303514779952401/?type=3&theater
BUSTURIALDEKO BASERRITARREN ETA ELIKAGAI EKOIZLEEN ZERRENDA
Eskualdeko baserritarren eta ekoizleen zerrenda bat argitaratu du Urremendi Landa Garapen elkarteak , non saltzen dituzten eta non aurkitzen dituzten azalduz.
Informazio guztia eta zerrenda esteka honetan: http://blog.urremendi.org/
LEA-ARTIBAIKO BASERRITARREN ETA ELIKAGAI EKOIZLEEN ZERRENDA
Lea Artibai Landa Garapenerako Elkarteak eskualdeko produktuen zerrenda argitaratu du, ekoizleak eta baserritarrak zein diren eta haien produktuak non aurkitu ditzakezun azalduz. Baserritar horietako batzuk Hamen Bertokoa proiektuaren parte dira, tokiko ekoizpena, merkataritza eta ostalaritza uztartzen dituen eskualdeko proiektua. Zerrendarako sarbidea: https://www.facebook.com/hamenbertokoa/photos/rpp.289379328402125/526564404683615/?type=3&theater
ETXEZ ETXEKO SALMENTA ZERBITZUA AZKOITIAN
Azkoitian merkatua berriro zabaldu da, baina gogoratu 5 ekoizlek etxez etxeko salmenta zerbitzua mantentzen dutela. Informazio guztia eguneratuta daukazu Urola Kosta online en Facebook orrian.
ARTZAI GAZTA
Artzai Gaztako artzainak ere antolatu dira haien Idiazabal Izendapen Ofizialeko gaztak zure etxera eramateko. Artzai Gaztaren Facebook edo Twitter-ren bidez kontsultatu ditzakezu nortzuk diren eta nola jarri haiekin harremanetan.
Twitter: https://twitter.com/artzai_gazta
Facebook: https://www.facebook.com/ArtzaiGazta
BASERRIA KM 0
Online denda Euskal Herri osoko 300 abeltzainek baino gehiagok osatzen dute Baserria Km0 kooperatiba, eta online denda bat sortu dute gure baserrietako elikagaiak errazago eskuratzeko. Bertan, arkumea, hanburgesak, txuletak eta plater prestatu edo aurreerreak aurkituko dituzu. Zuk aukeratu eta Baserria Km0 arduratzen da etxera helarazteaz.
Informazio guztia eta sarbidea: https://www.baserriakm0.com/
BARRENETXE denda on-line
Barrenetxe-k, nekazari profesionalen kooperatibak, online denda jarri du martxan, zure etxera haien produktuak hurbiltzeko. Bertan, Bizkaian ekoitzitako sasoiko barazki freskoen aukera zabala aurkituko duzu, eta produktuka erosi edo asteko saski-proposamenarekin bat egin ahal izango duzu.
Informazio guztia eta sarbidea: https://barrenetxe.com/tienda/
MAHI-MAHI AZOKA
Mahi-Mahi by Askora jangelak kudeatzeko eredu berritzaile eta pedagogikoa da. Elikadura osasungarria oinarri hartuta, hainbat balio lantzen ditu haur eta nerabeekin; kontsumo iraunkorreko ohiturak sustatzea besteak beste. Filosofia horri jarraiki, menuak egiteko tokiko hornitzaileak dituzte, jantokien itxieragatik kaltetuak izan direnak. Kanal berri bat emateko, hauek jantokietako familietara hurbildu eta hauen produktuak kontsumitzera animatzeko, Askora enpresak merkatu hau sortu du, kontsumitzaileak ekoizleekin harreman zuzenean jarriz.
Informazio gehiago: http://www.mahimahibyaskora.com/eu/azoka