banner11.jpg

Berriak

Haragia eta txingarra protagonista HARAGI Nazioarteko Topaketaren II. edizioan

HARAGI, maiatzaren 9tik 12ra Tolosan eta Basque Culinary Centerren ospatuko den topaketa, haragiaren eta parrillaren sektoreko kongresu erreferente bilakatu da.

Profesionalen elkargune izan eta haragiaren bueltako festa giroaz gozatzeko hitzordu gastronomikoa da HARAGI. Profesionalei ikusgarritasuna ematea, bertako produktuaren bikaintasuna islatzea, Euskadiko parrilla tradizioa balioan jartzea eta ondorengo belaunaldiak engaiatzea du helburu.

Topaketaren bueltan antolatutako hitzorduek son handiko dozenaka profesional, kazetari eta kritiko gastronomiko bilduko dituzte, baita munduko txoko askotatik etorritako haragizale ugari ere. Ezbairik gabe, haragiaren eta parrillaren sektorearentzat erreferentziazko hitzordu bihurtu da, baita ongi jatea gustuko duen ororentzat ere.

haragi

Sektore estrategikoa

HARAGIren aurkezpen ekitaldian presente izan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Olatz Peon, Tolosako alkatea, eta Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko Zuzendari Nagusia. 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola