banner9.jpg

Berriak

Iberiar hegazti sarraskijaleei buruzko erakusketa Donostian

Bihar, irailak 3, “Iberiar hegazti sarraskijaleak” izeneko argazki-erakusketa irekiko da Cristina Enea Fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxean. Ramón Arambarri eta Mario Bregaña egileen lana da, eta kalitate handiko hogeita hamar bat argazkiren bitartez, hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak erakusten ditu. POCTEFA ECOGYP proiektu europarraren esparruan gauzatzen da erakusketa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta HAZI Fundazioak lagunduta, eta haren xedea da espezie horiek eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak adiskidetzen laguntzea.

Hegaztiek eta hegan egiteko duten gaitasunak betidanik liluratu izan ditu gizakiak, baina nekrofago edo sarraskijale direlakoak, haien elikadura-motagatik, ez dira oso gustukoak izan, eta batzuetan jazarpena edo bazterketa ere jasan izan dute. Alabaina, espezie horiek mesede handiak egiten dizkiete ekosistemei eta gizakiei. Etxeko animaliak eta animalia basatiak hiltzean sortzen den materia ustela desagerrarazten eta birziklatzen dute. Haien lanagatik ez balitz, materia hori zelaietan geratuko litzateke, eta zelaiak erabiltzea zailduko luke eta animalien artean epidemiak zabaltzen lagunduko luke.

Baina ekosistemetan egiten dituzten zerbitzu horiez gainera, harrapari nekrofagoak uste duguna baino ederragoak dira. Era askotako lumak, formak eta itxurak dituzte, eta argazkiak ateratzeko hamaika aukera eskaintzen dituzte, bihar Cristina Enea Fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxean irekiko den erakusketan agerian geratuko den eran. Ramón Arambarri eta Mario Bergara egileek atera dituzte mendi garaien eta mortu bakartien ikur diren espezie horien alderdi ederrenak eta misteriotsuenak biltzen dituzten argazkiak.

“Iberiar hegazti sarraskijaleak – Ekosistemen garbiketa-patruila” izeneko erakusketa zentroko aretoetan egongo da abenduaren 10era arte, eta egileek gidatutako bisita bat egin ahal izango da bihar bertan eta urriaren 1ean. Gainera, “Saien nazioarteko egunean” irekiko da erakusketa, eta ekitaldi horren xedea da espezie horiek ezagutaraztea jendeari, ekosistemen funtzionamenduan eta bioaniztasunean duten paper garrantzitsuaren berri izan dezan.

Pertsonen eta harrapari nekrofagoen arteko loturak estutzea

ECOGYP mugaz gaindiko lankidetza-ekimena da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutakoa eta Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2014-2020) baitan kokatutakoa. Administrazioen eta zenbait eskualderen arteko lankidetzan oinarritzen da proiektua, eta hegazti nekrofagoek eta haien habitatek Pirinioen eremuan dituzten arazoei aurre egiteko asmoz sortu zen. Hori horrela, Hazi Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean dihardute Nafarroako Gobernuarekin, Generalitat, Arabako Foru Aldundiarekin, Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO/BirdLife) elkartearekin, Catalunya-La Pedrera Fundazioarekin eta Aragoiko Gobernuarekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin eta Ozitania eta Akitania Berria (Frantzia) lurraldeekin, Mediterraneotik Atlantikora bitarteko arku bat osatuz, harrapari nekrofagoen populazioak modu iraunkorrean kudeatzeko espazio bat sortzeko.

“Ekosistema-zerbitzuak, harrapari nekrofagoak eta haien habitatak” ECOGYP proiektuaren aurrekontua 2,18 milioi eurokoa da, eta aurreikusten dituen ekintzen artean daude hegazti horien populazioak zer egoeratan dauden diagnostikatzeko jarduerak eta bioaniztasuna eta mendi piriniarretako baliabide naturalen ustiapen sozio-ekonomikoa bateratzeko jarduerak. Ugatza, sai zuria, miru gorria, sai arrea eta sai beltza harrapari nekrofagoak sartzen dira ECOGYP proiektuan. Hegazti enblematikoak dira, arraroak Europako beste eremu batzuetan, eta legeriak babesten ditu. Eta, hala ere, mehatxu ugariren eraginpean daude (pozoitzeak, eragozpenak habia-guneetan, elektrokuzioa eta talka, habitata hondatzea, janaria eskuratzeko aukerak…).

Harrapari nekrofagoei eta haien habitatei eragiten dieten kontserbazio-arazoei aurre egite aldera, zenbait jarduera gauzatuko dira proiektu horren baitan espezie horiek ekosisteman egiten dituzten zerbitzuak ezagutarazteko, haiei buruzko sentsibilizazioa sortzeko eta balioa emateko, eta gizakien eta hegaztien arteko harremanak sustatzeko. Ekintza horietako bat da Donostian, bihartik abendura bitarte, hegazti sarraskijaleen edertasuna erakusten duen argazki-erakusketa.

Eusko Labela duen txahal errea Lekeition

Datorren larunbatean, abuztuaren 12an, XXX. Lekeitioko Baserri Eguna ospatuko da. Bertan, inguruko baserriko produktuen erakusketa eta salmenta egongo dira eta, beste urteetan bezala, aurten ere Eusko Labela duen txahal bat erreko da. Pintxoak 1,5 €tan salduko dira.

Lekua: Lekeitio, Indapendentzia Plaza.

Ordua: 10:00-15:00

Antolatzailea: Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartea.

Eusko Labela duten produktuak dastatzeko Mundakan

mundaka-festival-logo

Hurrengo egunetan, uztailak 28, 29 eta 30, Mundaka Festival The Basque Music&Cook beste edizioa ospatuko da; musika, elikadura eta surfa bat eginez. Beste urte bezala, egun hauetan kontzertuak, ekiladuren azoka, show-cooking erakustaldia, katak, tailerrak eta abar egongo da. HAZIk festan laguntzen du bi dastatze antolatuz: batetik, 29an Eusko Labela duen hegaluzeko 800 pintxo egingo dira, eta beztetik, 30ean Eusko Label haragiaz eta Gernikako piperrekin egindako 1200 hanburgesa jarriko dira salgai.

Landagune eta hiriaren arteko hurbiltzea bultzatzen duen NIREA programa ere jaialdi honetan izango da.

Programa gastronomikoa

Nekazaritzako elikagaien industria ‘blockhain’ teknologiara hurbildu da eredu ekonomiko berri gisa

Joan den ostiralean Geroa Gaur foroaren jardunaldi berri bat egin zen Arkautiko Granja Ereduan, HAZI Fundazioak antolatuta; foroaren xedea da nekazaritzako elikagaien sektorea etorkizunean bere lan egiteko moduan eragin dezaketen hainbat eszenatokitara hurbiltzea. Oraingo honetan, parte hartzaileak 'blockhain' teknologia digitalera gerturatu ziren, zeina akordio eta transakzio komertzialak eta merkataritzakoak egiteko modua iraultzera datorren.

Euskal ekoizleen eta nekazaritzako elikagaien elkarteetako hainbat ordezkari bildu ziren hitzordura, eta bat etorri ziren esatean aro digitala pixkana-pixkana sektorea eraldatzen ari dela, baina oraindik ere erronka askori egin behar zaiela aurre eta agertzen ari diren teknologietara egokitu. 'Blockchainari' dagokionez, beraien iritziz, harreman komertzialetan aukera asko ireki ditzakeen horizonte bat ireki daiteke, eta beraien produktuen kalitatearen balioan agerian jarri eta tokiko merkataritza sustatu.

'Blockchain' tresna digitalak segurtatzen du egiten diren transakzio komertzial guztiak "liburu nagusi banatu" batean erregistratzea (DLT, ingelesezko sigletan) eta horiek aldatu ezina segurtatzen du, transakzio edo datu bakoitza marka digital bakar batekin erregistratzen delako, partaide guztiek horren kopia bat dutelarik. Horrenbestez, bikoizketak, desadostasunak, itxaron denborak eta bitartekarien beharra saihesten dira, eta horrek era berean iruzurrerako aukerak ere deuseztatzen ditu.

Baina teknologia horrek ez du soilik transakzio komertzialen fidagarritasuna sustatzen. Hornidura katearen jarraipen zorrotza egiteko tresna baliagarria ere bada. Elikadurari dagokionez, edozein kate amilak zalantzan jar dezake katearen osotasunaren fidagarritasuna, kasu askotan ondorio benetan zorigaiztokoekin. Gauzak nondik datozen zehatz jakitea beti arazoa izan ohi da, bana 'blockhainekin' ia objektu guztiak markatu daitezke hatz marka bakar batekin, zeinak hasieratik produktuaren bizitza zikloa osoan jarraituko duen.

Brasilgo behi haragiarena bezalako iruzurrak, non iraungitako produktuak berrontziratu eta kimikoki makillatzen zituzten, ezingo dira egin, besterik gabe. 'Blockchain' teknologiarekin elikagaiek dituzten etapetako bakoitzaren trazabilitatea modu gardenean erregistratu ahal izango da, kontsumitzaileari ahalik eta konfiantzarik handiena emanez amaierako produktuaren inguruan, eta ekoizleei kalitatearen arauak ezagutuz lehiatzeko segurtasuna. Halaber, 'blockhain' plataformen "sare efektuak" aukera ematen dio ekoizle txikiari bere publikoaren aurrean bere gaitasunaren balioa agerian jartzeko, bitartekaririk gabe.

.

blockchain3  blockchain2  blockchain5

Eusko Labela duten produktuak dastatzeko Mundakan eta Ziekon

mundaka-festival-logo

Hurrengo egunetan, uztailak 27, 28 eta 29, Mundaka Festival The Basque Music&Cook beste edizioa ospatuko da; musika, elikadura eta surfa bat eginez. Beste urte bezala, egun hauetan kontzertuak, ekiladuren azoka, show-cooking erakustaldia, katak, tailerrak eta abar egongo da. HAZIk festan laguntzen du bi dastatze antolatuz: batetik, 28an Eusko Labela duen hegaluzeko 800 pintxo egingo dira, eta beztetik, 29an Eusko Label haragiaz egindako 1000 hanburgesa jarriko dira salgai.

Programa gastronomikoa

mahai ingurua

Beste aldetik, uztailaren 28an Zieko herrian "Arabako Errioxako IIen Enogastronomia Iraungarriaren Topaketa – Mahaiaren Inguruan" izango da.Araba Errioxako ardo bereziak doako izango diren katen bidez probatu ahal izango dira eta euskal produktu gastronomikoak dastatzeko gune desberdinak ere izango dira. Hazi ekitaldi honetan izango da parrillan egindako 700 Eusko Label duen hegaluze pintxo eta 800 hanburger eskainiaz.

Mahaiaren Inguruan egitaraua

Asteburu honetan ere Eusko Labela duen produktuen dastaketa egingo dira Garai, Astigarraga, Villabona, Lantaron, Zigoitia eta Lemoako jaietan. Lekeition, marmitako txapelketa Eusko Labela duen hegaluzearekin egingo da.

 

 

Guardian topagune enogastronomikoa

Hurrengo larunbatean, uztailaren 22an, ardoaren ibilbideak Guardian topagune enogastronomiko bat antolatzen du eta HAZIk bertan parte hartuko du ere bi Eusko Label dastaketekin, bai eguardian eta arratsaldean ere:

  • Enparantza Berrian: Eusko Label Hegaluzeko 700 pintxo (2,20€ pintxoa) 
  • San Juan Enparantzan : Euskal Okelarekin egindako 900 hanburgesa. ( 1,80€ bakoitza)  

 carteles

Eusko Label dastaketak Hondarribia Blues Festivalean

Bihar uztailak 13 nazioarteko artista garrantzitsuen emanaldiak izango dituen Hondarribia Blues Festival hasiko da. Iganderarte (uztailak 16) ospatuko diren kontzertu guztietan, Eusko Labela duen haragiarekin egindako hanburgesak eta Baserriko Txerriko ogitartekoak salduko dira.

Larunbatan 13.00etan, herri barbakoa egingo da Blues Villagen (Benta). Euskal Baserriko Oilasko 1000 pintxo banatuko dira, Gernikako piperrekin batera.

hondarribia kartela

Eusko Labela duen Hegaluze dastaketa Orioko Bisiguaren Festan

Oriok uztailaren 14a eta 17a bitartean Bisiguaren Festa ospatuko du. Herriko Plazan burutuko diren ekintzen artean, Eusko Labela duen hegaluzeak  protagonismoberezia izango du. Alde batetik, larunbata 15ean Eusko Labela duen Hegaluzeko 500 pintxo banatuko dira eta bestetik, igandean Eusko Labela duen Hegaluzearekin egindako 1000 marmitako razio banatuko dira. Gainera, menu ofizialak Eusko Labela duen Tomatea izango du bere osagaien artean.

Bisiguaren festa 2017 KARTELA

 

Hiru produktu berri gehitu dira Eusko Labelarekin landutako elikagaien familiara

ARGAZKIAK IKUSI

Eusko Labelarekin landutakoen familia hiru produktu berrirekin zabaldu da: Gernikako Piper frijitu hoztuak, Euskal Baserriko Oilaskoarekin egindako hanburgesak eta Ibarrako Piparrekin eta Arabako Errioxako Arroniz Olibekin egindako gildak.

Kalitate gorena, Euskadi jatorria eta kontsumitzeko erosotasuna, horiek dira Eusko Labelarekin landutako produktu berrien ezaugarri nagusiak. Kontsumitzeko eta elikatzeko ohiturak aldatu egin dira, eta produktuak ere gizartearen joera berrietara egokitu behar dira, Eusko Label markak kontsumitzaileari eskaini ohi dion kalitatea eskaintzeari utzi gabe. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, eta Aitor Elizegik euskal chefak parte hartu dute aurkezpenean, Basquery Bilbao gunean.

derivados

 

Oroz sailburuordeak adierazi duenez, “produktu berriok ekoizle desberdinen arteko lankidetzan egindako berrikuntza proiektuen adibide argia dira, produktua bereizten dute, eta, finean, lehen sektorearen lehiakortasuna hobetzen laguntzen dute, Eusko Label produktuei balio erantsia gehituz”. Aitor Elizegik, berriz, bertako eta kalitateko produktuaren sustatzaile gisa, zera azpimarratu du: “bertako produktuaren balioa agerian jartzea Labela jartzea da, pertsona moduan ditugun balioei Kalitatea jartzea, eta aukera ematen digu gure inguruneari eskerrak emateko etxe ondoan kalitateko elikagaiak edukitzeagatik, egunetik egunera hobeto elikatzen den eta zapore hobea duen Euskadi honetan mantenua, oreka eta etorkizuna eskainiz. Finean, kontua da gure mahaiari eta etxeko ateari Eusko Label kalitatearen zigilua jartzea”.

Produktuen ezaugarriak

Gernikako Piper frijitu hoztuak

Garaia-ko zuzendari nagusi Aitor de Las Herasek aurkeztu ditu Gernikako Piperrak Oliba Olio Birjina Estratan jarriak. Laugarren gamako produktua da, formatua berrian aurkeztua, eta bizitza guztiko piperrak dastatu ditzakegu bandeja minutu batez mikrouhin labean sartuta. Piperra freskoa da eta ez du gehigarririk; oliba olio estratan frijituta dago, besterik gabe. Eusko Label moduan identifikatutako produktua da, Bizkaiko nekazarien ustiategietatik datorrelako, eta Gernikako piperraren ezaugarri guztiak betetzen dituelako, baita AGBa (Adierazpen Geografiko Babestua).

Euskal Baserriko Oilaskoz prestatutako hanburgesak

Jose Mari Murgiondo LumaGorriko arduradun komertziala da, eta LumaBurger hanburgesa aurkeztu du. Hanburgesa LumaGorri baserriko oilaskoarekin prestatutako produktua da, Eusko Label ziurtagiriarekin. LumaBurger -en %94 haragia da eta, horrenbestez, oilaskoaren zapore bereizgarria mantentzen du. Hanburgesa hauek eskuz prestatzen dira erabat, eta erabilitako lehengaia LumaGorri baserriko oilasko izter hezurgabetuak dira. Emaitza kalitate handiko produktu bat da, osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena.

Ibarrako Piparrekin eta Arabako Errioxako Arroniz Olibekin prestatutako Gildak

Iñaki Labaien Agiña Piperrak-eko gerentea da, eta prestatutako Gilda aurkeztu du: euskal pintxo tradizionalari gure lurreko eta Kantauri itsasoko lehengaien balioa gehitu nahi izan zaio: Eusko Label piperra, Kantauriko antxoa Arabako Moredako olibadietan jasotako Arroniz oliba. Prestatutako Gildak zapore naturala dauka. Arroniz aldaerako olibaren zapore begetal indartsuari esker, kontserbazio desberdinak dituen 3 lehengaiko pintxo honetan zapore guztiak bereizi daitezke, nahastu gabe. Bertako lehengaiekin prestatzen denez, ekoizpen prozesu guztia kontrolatu daiteke eta, horrenbestez, kalitate gorena eskaini. Produktua 8 aleko potean aurkeztu da merkatuan.

Eusko Labelarekin landutako produktuen familia Aurkeztutako hiru produktuak dagoeneko merkatuan Eusko Labelarekin prestatuta komertzializatzen diren elikagaien zerrendari gehitzen zaizkio, horien artean egonik Euskal Letxuga poltsaratua, garbituta eta kontsumitzeko prest, Tolosako Babarrun eta Arabako Pintoen kontserbak, Eusko Label behi haragiarekin egindako burger meat eta haragi bolak eta Baserriko Txerriarekin prestatutako hestebeteak.

Eusko Label dastaketa Okondoko Txakolin Jaian

Bihar larunbatan, uztailaren 8an, Okondon (Araba) Txakolin Eguna ospatuko da eta bertan Eusko Label produktuen dastaketa bat egongo da eguerdiko 12.30tan Gernikako piperra eta txerri sahieskiko zazpirehun pintxo;1,5 eurotan salduko direnak. Ekitaldia Okondoko Udalak antolatu du eta David Seco omenduko dute. Bestalde, jokuak eta tailerrak egongo dira.

okondo cartela

70 pertsona gerturatzen dira "Etorkizun iraunkorra ardoaren munduan" ikastarora

Atzo, uztailak 5 Guardian "Etorkizun iraunkorra ardoaren munduan" ikastaroa ospatu zen EHUko Udako Ikastaroetan eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari lotutako 70 lagun inguru elkartu zituen. Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearen iraunkortasuna, gure mahastiguneen bereizteko aukera eta etorkizuneko berme gisa izan zen gai nagusia.  

Aurten hamar urte betetzen dira HAZI Fundazioak Arabako Errioxan EHU/UPVko Udako Ikastaroetako bat antolatzen duela, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzarekin lankidetzan.

Jardunaldian zehar sektoreak garapenerako zer aukera berri dituen identifikatu ziren, esaterako, produktuaren elementu bereizgarriak baliatuz, faktore endogenoak bultzatuz eta ingurune berrietara hurbilduz. Ikastaroaren amaieran kalitate markei eta iraunkortasun ziurtagiriei buruz eztabaidatu zen, baita ere merkatuak ireki eta kontsumitzaileengana iristeko horiek duten baliagarritasunari buruz.

VITIBIOm aurkezpena

HAZI Fundazioak VITIBIOM aurkeztu zuen, mahastietan bioingeniaritza aplikatzeko proiektu bat, zeinak mahats adarra erabiltzen duen biomasa moduan. Arabako Errioxak urtean 18 mila tona mahats adar sortzen ditu, baina orain arte ez zaio horri erabilera produktiborik eman. Proiektu honi esker, egur bolumen horren zati bat etxeak berotzeko pellet bihurtzen da.

vitiboim

Era berean, mahastizaintzan fitosanitarioen erabilera murrizteko FITOVID proiektuaren aurkezpena izan zen. Proiektu honen helburua da erakustea produktu fitosanitarioen kopurua murrizteak nolako ingurumen eragina duen mildiu-aren eta oidio-aren kontrolerako, ingurune agroklimatiko desberdinetan mahatsa, muztioa eta ardoa ekoizteko garaian.

Eusko Labela duen Hegaluzearen arrantzaldia hasi da

Hegaluzearen kanpaina hasi egin da. 2016an harrapatutako 6.207 tona hegaluzetatik 3.800 tona baino gehiago Eusko Label zigiluaren babespeko aleak izan ziren, hau da, 2015ean baino %65,5 gehiago. 2015ean hasi zen sektorea bera Eusko Label identifikazioa jartzen, kalitatearen eta jatorriaren irizpideak kontuan hartuta. Esperientzia erabat positiboa izan zen.

Informazio gehiago

hegaluzea

 

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola