banner4.jpg

Berriak

Eusko Label dastatzeak asteburu honetan

Asteburu honetan hainbat ekitaldietan dastatu ahal izango dira Eusko Label produktuak.

Alde batetik, bihar larunbata, urriak 7:

  • Gorbeia Suzien, Zeanurin. Eusko Labela duen txahal erreketa 

gorbeia

  • Hiru3 Jaia Bilboko Euskaldunan Eusko Labela duten burgerrak egongo dira. 

hiru

Informazio gehiago

 Eta bestalde, igandean, urriaren 8an

  • Pobes, Araban, Arabako Babarrun Pintoaren XXIII Festa ospatzen da. Eusko Labela duten babarrun dastaketa. 

pobes

  • Basauriko Jaiak. Eusko Labela duen txahal erreketa

basauri

Informazio gehiago

Ideia berritzaileen lehiaketa Harana Bailaran:deskubritzeko txoko bat

Haranako Udalak eta Arabako Industrialdeak Ideia berritzaileen lehiaketa Harana Bailaran:deskubritzeko txoko bat lehiaketa antolatu dute. Ideiak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 25etik urriaren 31ra arte. Lehiaketa honen helburu nagusia da ekonomia-jarduera sortzea udalerrian eta interesatutako ekimen guztien eskura jartzea udalerrian sortutako azpiegiturak eta lokalak.

Irabazleak 1.500 euroko zenbateko diru-kopurua eta Nirea aitorpena jasoko ditu, eta bigarren sailkatuak bertako produktuen saski bat, asteburuko egonaldia Arabako Mendialdeko landa turismo batean eta Nirea aitorpena.

Informazio gehiago

HAZIk eta Gipuzkoako Aldundiak satelite bidezko jarraipena egiten dizkiete sari zuriaren bi txitari

POCTEFA Ecogyp proiektuaren barruan, Hazik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak satelite bidezko jarraipenerako emisoreak jarri dizkiete sari zuriaren bi txitari, galzorian dagoen hegazti nekrofagoa baita. Txita biak 2017an jaio ziren, Gipuzkoako habi banatan, eta uztailean eguzki energiaz kargatzen diren 48 g-ko GPS/GSM emisoreak jarri zitzaizkien; GPS lokalizazioak jaso eta GPRS sarearen bitartez zerbitzari batera bidaltzeko programatuta dauden emisoreak dira. Markaketa lanetan, harkaitzezko mendigunean zeuden habiak jaitsi behar izan baitziren, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek eta SEO/BirdLifeko teknikariek hartu zuten parte.

Horrela posible izaten ari da bi sai zurien –“Zuri” eta “Endoia” izenez bataiatuak– mugimenduak etengabe monitorizatzea. Espero da ekologiaren eta espeziearen sakabanaketaren gaineko datu baliotsuak jasotzea, hegazti nekrofagoen kontserbaziorako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritza onartutako planean aurreikusitako neurriak aplikatzea errazteko. Hegan egiten hasi zirenetik gaur arte, “Zuri”-k eta “Endoia”-k portaera desberdina erakutsi dute. Lehena jaio zen lurraldearen ingurunea esploratzen aritu zen abuztuan; 20 km ere egiten zituen hegan, baina beti habia zegoen lekura bueltatzen zen.

Halere, abuztuaren 29an hegaldi zuzenari ekin zion eta Gipuzkoa Iparretik Hegora gurutzatu zuen eta Araba Ekialdetik Mendebaldera, eta Nerbioiko Jauzian lo egin zuen, baita ere. Hurrengo egunean, “Zuri”-k bidea alderantziz egin zuen. Gasteizko hirigunea zeharkatu zuen eta Gardelegiko zabortegira iritsi zen, eta han egon da gaur arte. Zabortegi horretan utzitako hondakinek sai zuri, putre, zikoina, kaio eta beste hegazti batzuen talde handi bat erakartzen dute.

txoria

“Endoia”-ri dagokionez, abuztuaren zati handiena jaio zen harkaiztian igaro zuen. Ez zuen esplorazioko hegaldirik apenas egin, kenduta radio txikiko hegaldi batzuk, eta azkenean, irailaren 3an, ezustean hegaldiari ekin eta Hegoaldera jo zuen zuzenean, Nafarroara igarota, Altsasutik. Egun horretan Kodes mendilerroaren hegoaldeko hegalean lo egin zuen. Hurrengo egunetan, “Endoia”-k Errioxa, Soria, Madril eta Gaztela-Mantxa gurutzatu ditu, eta gaur egun (irailaren 6an) Tarifa inguruetan dago. Handik seguruenik Itsasartea gurutzatuko du Afrikatik migrazioa egiten jarraitzeko. Bere bidaian 60 km/h-ko abiaduran joan da momenturik azkarrenetan eta batez beste 40 Km/h-ko abiaduran.

POCTEFA Ecogyp nazioarteko lankidetza proiektu bat da, FEDERek kofinantzatua, eta bertan Hazi bazkide da Euskal Herriko, Nafarroako, Aragoiko, Kataluniako, Akitania Berriko eta Okzitaniako beste sei erakunde publiko eta pribaturekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundia, berriz, onuradun bazkidea da. POCTEFA Ecogyp-en helburuak dira biodibertsitatearen kontserbazioa bultzatzea eta hegazti sarraskijaleen eta mendialdeko abeltzaintzaren arteko bizikidetasuna hobetzen laguntzea.

Eusko labela duten produktuak, asteburuko hainbat ekitalditan protagonistak

Basque Country Gastronomiko saria  sebastiane2  kantauri

Asteburu honetan, Eusko Labela duten produktuak dastatzeko aukera izango dugu hainbat ekitalditan. Nabarmenenak honako hauek dira:

  • Irailak 29 - Zinemaldiaren ingurunean, goi-mailako produktuekin egindako luncha Sebastiane Saria (Gehitu Elkarteak antolatua) eta Basque Country Gastronomiko Sariaren banaketetan.
  • Irailak 30 - Bazkaria Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan (Segura), afaria Euskal Herriko Sagardoaren Txapelketa Herrikoian (Azpeitia)  eta Hegaluzearen dastaketa I Euskal Kosta Krosan (Zumaia) eta Kantauri Festetan (Zierbena).
  • Urriak 1 - Txahal erreketa Murgiaren eta Iurretaren azoketan eta Euskal Herriko Pirenaika Arrazako Lehiaketan (Gernika).
  • Urriak 2 - Txahal erreketa Gangas Egunean (Zalla).

Etorri eta dastatu!

HAZIk Kilometroak festan laguntzen du

Igandean, Irailaren 24an, Oñatin, Kilometroak festa ospatuko da. Ohiko legez, Eusko Labelak bere txokoa izango du; hain justu, 2. gunean (San Martin). Txoko horretan Eusko Labela duten hainbat produktu dastatzeko aukera egongo da: Euskal Baserriko Oilaskoa parrillan, Euskal Okelaz egindako burgerrak eta lehen aldiz Eusko Labela duen hegaluzea eskainiko da.

Horrez gain, ibilbidean zehar Euskal Sagardoa eta Baserriko Txerriki ogitarteakoak salduko dira. Jai hau ere Nirea ekimen bat da, zeinen helburu nagusia euskal jendarteak gure landa eta itsas eremuarekiko duen konpromisoa sustatzea den.

Informazio gehiago

Ramón Lizeaga “Montxo”ri omenaldia

Maiatzean hil zen Ramon Lizeaga “Montxo” gazta maisuari omenaldia egin diote Arkautin Eusko Jauritzako, HAZIko eta gazta sektoreko hainbat eragilek. Omenaldia Geroa Gaurren testuinguruan egin den honako jardunaldiaren barruan gauzatu da: “Zer gazta jango ditugu euskaldunok 2030 urtean? Montxo Lizeagari omenaldi erreflexioa

Lizeaga berritzailea izan zen ardi gazta egiten eta erakutsi zuen Euskadin gazta zoragarriak egin daitezkela Idiazabal Jatorri Izendapenaz aparte. Aiako (Gipuzkoa) bere baserritik Lizeagak hainbat euskal gazten hainbat errezeta errekuperatu eta hobetu zituen; eta horregatik guztiagatik edozein gaztagilerentzat erreferente bilakatu da.

lizeaga

Jardunaldi eta omenaldian bere familiaz gain erakundeetako ordezkariak egon dira eta sektoreko hainbat pertsonek hartu dute parte, besteak beste: Ruben Valbueno (Taller Cultivo gaztategia), Leartiker (partner teknologikoa-Innolact proiektua), Felix Ajuria (artzaina eta Idiazabal ekoizlea eta Idiazabal J.D.ko Kontseiluko kidea), Gaztandegi Dorrea S.A., Idiazabal gazta eta beste ardi eta ahuntz gazten enpresa ekoizlea, Peio Etxaleku, Ossau-Iraty J.D.ko ekoizlea, Joseba Beitia, Oihan Txiki koop. eta Lurlaneko gerentea eta Enric Canut, gazten eta produktu gastronomikoen erosketa arduraduna eta hautatzailea, gazta aditua eta “1982ko Euskal Gazten elaborazioaren inguruko ikerketaren” egilea.

Zarautzko II NIREA Basque Label Fest

Irailaren18 eta 24 bitartean, Zarautzen, NIREA Basque Label Fest jaiaren 2. edizioa ospatuko da. Ekitaldi hori Eusko Labela duten produktuen hainbat ekoizlek eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuko dute Haziren babesarekin.Ekitaldia Nirea programaren parte da, zeinen helburu nagusia da sustatzea euskal jendarteak gure landa eta itsas eremuarekiko duen konpromezua.

Egitarauarekin hasiz, 22an, Euskal Herriko Sagardo txapelketaren semifinala ospatuko da Merkatu Plazan; larunbatean, berriz, egitarau zabala antolatu da Lege Zaharra Enparantzan plazan jarriko den karpan: Eusko Label produktuekin show-cooking-a, pintxo dastatzea, Jatorri Izendapena duten edarien dastatzea, umeentzako tailerrak, Mikel Garaizabalekin kata teatralizatua, musika… 

cata

Programa ikusi

Bestalde, ekitaldi honetan jasotako diru guztia Hotz Zarautz (errefuxiatuen eskubideen alde lana egiten duen erakundearentzat) izango da.

Eusko Label tomatea eta Arabar Errioxako ardoaren arteko senidetzea Iekoran

Igandean Iekoran ospatuko den mahats-bilketaren Arabako Errioxako 24.Festa dela eta, bihar Eusko Labela duen tomatea eta Arabar Errioxako ardoaren arteko senidetzea egingo da.

Hau da biharko egitaraua:

19:30 “Mahats-bilketa 2017” ardo lehiaketaren sari banaketa.

20:00 Eusko Labela duen Tomatea eta Arabako Errioxako ardoaren senidetzea, Iekorako plazan.

20:30 Eusko Labela duen Tomatea egindako pintxoen eta Iekorako ardoen dastaketa.

Iandean Mahats-bilketaren Arabako Errioxako 24.Festa izango da eta Karra Elejalde izango da pregoilaria. Ekitaldi ugari aurreikusten dira iganderako eta gerturatzen diren pertsonek Arabar Errioxako ardo bikainak dastatzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago

Eusko Labela duen txahala Olarizuko Erromerian

Gaur, irailak 11, Gasteizen Olarizuko erromeria ospatuko da. Jai hau udako amaieraren sinboloa da eta berarekin bildutako uzta eskertzeko erritua mantentzen da. Aurreko edizioetan bezala, HAZI izango da udalerria mugatzen duten mugarrietako Udalbatzaren ibilbidearaekin hasiko den jai honetan.

Azkena Rock

 

Arratsaldeko seietatik aurrera Eusko Labela duen txahalaren dastaketa solidarioa egongo da, HAZIk eta Gasteiz Irratiak antolatuta. 1.200 pintxo salduko dira euro baten truke bakoitza eta Caritasentzako izango dira onurak.

Programa ikusi

Iberiar hegazti sarraskijaleei buruzko erakusketa Donostian

Bihar, irailak 3, “Iberiar hegazti sarraskijaleak” izeneko argazki-erakusketa irekiko da Cristina Enea Fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxean. Ramón Arambarri eta Mario Bregaña egileen lana da, eta kalitate handiko hogeita hamar bat argazkiren bitartez, hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak erakusten ditu. POCTEFA ECOGYP proiektu europarraren esparruan gauzatzen da erakusketa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta HAZI Fundazioak lagunduta, eta haren xedea da espezie horiek eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak adiskidetzen laguntzea.

Hegaztiek eta hegan egiteko duten gaitasunak betidanik liluratu izan ditu gizakiak, baina nekrofago edo sarraskijale direlakoak, haien elikadura-motagatik, ez dira oso gustukoak izan, eta batzuetan jazarpena edo bazterketa ere jasan izan dute. Alabaina, espezie horiek mesede handiak egiten dizkiete ekosistemei eta gizakiei. Etxeko animaliak eta animalia basatiak hiltzean sortzen den materia ustela desagerrarazten eta birziklatzen dute. Haien lanagatik ez balitz, materia hori zelaietan geratuko litzateke, eta zelaiak erabiltzea zailduko luke eta animalien artean epidemiak zabaltzen lagunduko luke.

Baina ekosistemetan egiten dituzten zerbitzu horiez gainera, harrapari nekrofagoak uste duguna baino ederragoak dira. Era askotako lumak, formak eta itxurak dituzte, eta argazkiak ateratzeko hamaika aukera eskaintzen dituzte, bihar Cristina Enea Fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxean irekiko den erakusketan agerian geratuko den eran. Ramón Arambarri eta Mario Bergara egileek atera dituzte mendi garaien eta mortu bakartien ikur diren espezie horien alderdi ederrenak eta misteriotsuenak biltzen dituzten argazkiak.

“Iberiar hegazti sarraskijaleak – Ekosistemen garbiketa-patruila” izeneko erakusketa zentroko aretoetan egongo da abenduaren 10era arte, eta egileek gidatutako bisita bat egin ahal izango da bihar bertan eta urriaren 1ean. Gainera, “Saien nazioarteko egunean” irekiko da erakusketa, eta ekitaldi horren xedea da espezie horiek ezagutaraztea jendeari, ekosistemen funtzionamenduan eta bioaniztasunean duten paper garrantzitsuaren berri izan dezan.

Pertsonen eta harrapari nekrofagoen arteko loturak estutzea

ECOGYP mugaz gaindiko lankidetza-ekimena da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutakoa eta Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2014-2020) baitan kokatutakoa. Administrazioen eta zenbait eskualderen arteko lankidetzan oinarritzen da proiektua, eta hegazti nekrofagoek eta haien habitatek Pirinioen eremuan dituzten arazoei aurre egiteko asmoz sortu zen. Hori horrela, Hazi Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean dihardute Nafarroako Gobernuarekin, Generalitat, Arabako Foru Aldundiarekin, Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO/BirdLife) elkartearekin, Catalunya-La Pedrera Fundazioarekin eta Aragoiko Gobernuarekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin eta Ozitania eta Akitania Berria (Frantzia) lurraldeekin, Mediterraneotik Atlantikora bitarteko arku bat osatuz, harrapari nekrofagoen populazioak modu iraunkorrean kudeatzeko espazio bat sortzeko.

“Ekosistema-zerbitzuak, harrapari nekrofagoak eta haien habitatak” ECOGYP proiektuaren aurrekontua 2,18 milioi eurokoa da, eta aurreikusten dituen ekintzen artean daude hegazti horien populazioak zer egoeratan dauden diagnostikatzeko jarduerak eta bioaniztasuna eta mendi piriniarretako baliabide naturalen ustiapen sozio-ekonomikoa bateratzeko jarduerak. Ugatza, sai zuria, miru gorria, sai arrea eta sai beltza harrapari nekrofagoak sartzen dira ECOGYP proiektuan. Hegazti enblematikoak dira, arraroak Europako beste eremu batzuetan, eta legeriak babesten ditu. Eta, hala ere, mehatxu ugariren eraginpean daude (pozoitzeak, eragozpenak habia-guneetan, elektrokuzioa eta talka, habitata hondatzea, janaria eskuratzeko aukerak…).

Harrapari nekrofagoei eta haien habitatei eragiten dieten kontserbazio-arazoei aurre egite aldera, zenbait jarduera gauzatuko dira proiektu horren baitan espezie horiek ekosisteman egiten dituzten zerbitzuak ezagutarazteko, haiei buruzko sentsibilizazioa sortzeko eta balioa emateko, eta gizakien eta hegaztien arteko harremanak sustatzeko. Ekintza horietako bat da Donostian, bihartik abendura bitarte, hegazti sarraskijaleen edertasuna erakusten duen argazki-erakusketa.

Eusko Labela duen txahal errea Lekeition

Datorren larunbatean, abuztuaren 12an, XXX. Lekeitioko Baserri Eguna ospatuko da. Bertan, inguruko baserriko produktuen erakusketa eta salmenta egongo dira eta, beste urteetan bezala, aurten ere Eusko Labela duen txahal bat erreko da. Pintxoak 1,5 €tan salduko dira.

Lekua: Lekeitio, Indapendentzia Plaza.

Ordua: 10:00-15:00

Antolatzailea: Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartea.

Eusko Labela duten produktuak dastatzeko Mundakan

mundaka-festival-logo

Hurrengo egunetan, uztailak 28, 29 eta 30, Mundaka Festival The Basque Music&Cook beste edizioa ospatuko da; musika, elikadura eta surfa bat eginez. Beste urte bezala, egun hauetan kontzertuak, ekiladuren azoka, show-cooking erakustaldia, katak, tailerrak eta abar egongo da. HAZIk festan laguntzen du bi dastatze antolatuz: batetik, 29an Eusko Labela duen hegaluzeko 800 pintxo egingo dira, eta beztetik, 30ean Eusko Label haragiaz eta Gernikako piperrekin egindako 1200 hanburgesa jarriko dira salgai.

Landagune eta hiriaren arteko hurbiltzea bultzatzen duen NIREA programa ere jaialdi honetan izango da.

Programa gastronomikoa

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola