banner6.jpg

Berriak

HAZIren aurkezpen ekitaldia

Hainbat hilabeteko lanaren ondoren, iritsi da sektoreko eragile eta erakunde guztiei Hazi proiektuaren berri emateko ordua, landagune eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren erakundea jendaurrean aurkezteko garaia. Ekitaldi hau datorren otsailaren 1ean izango da, Azucarera eraikinean, Ali Gobeo Industria Poligonoan (Gasteiz), goizeko 11etan.

SEED, I. Nekazal elikagaietako biltzarra

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza departamentuak, HAZI, AZTI-Tecnalia eta Nekazal eta Elikai Industrietako Klusterraren laguntzarekin, SEED, I. NEKAZAL ELIKAGAIETAKO BILTZARRA antolatuko du datorren otsailaren 15 eta 16ean Vitoria-Gasteizen.

Zuhaitz Motzen bideo berria

LIFE+ Biodibertistatea eta Zuhaitz Motzei buruzko europear proiektuko bideo berria argitaratu da. Bertan egiten den zuhaitzen azterketa zehatza, horiek nola mozten diren eta bertan bizi diren izaki bizidunak azaltzen dira ere.

Laster aurkeztuko da on-line denda euskadiko egiaztutako jatorrizko eta kalitatezko produktuak saltzeko

Denbora gutxi barru abian jarriko da Euskadiko egiaztatutako kalitatezko on-line denda ofiziala. www.tiendaeuskolabel.com helbidera sartuta oso modu erraz batean aurki ditzakegu, Eusko Label produktuak, Jatorri Izendapenak (Idiazabal Gazta, Arabako Bizkaiko eta Getariako Txakolina) eta beste berme marka batzuk.

Eusko Labela duen esne bildotsa kontsumoaren garrantzia sektoreari Eusteko

Euskal Esne Bildotsaren garaia gaude sartuta bete-betean eta sektore hori hainbat zailtasun ari da igarotzen. Euskadiko Esne Bildotsa azkeneko urte hauetan konpetentzia handia ari da izaten merkatuan. Euskadiko zirkuito komertzialean kanpoko bildots asko ari da sartzen eta horri produktu honek izan duen kontsumo jaitsiera gehitzen badiogu, egoera zail batean aurkitzen gara: gure artzainek benetako zailtasunak dituze bertako bildosta modu duin batean saltzerako orduan.  

Abian da AGROLCA MANAGER LIFE+ proiektua

HAZI eta IK Ingeniaritza enpresek eta Neiker-Tecnalia Nekazaritzako Ikerketa eta Garapenerako Erakundeak AGROLCA manager proiektua abian jarri dute LIFE+ programak finantzaketarekin.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola