banner4.jpg

Berriak

2019rako Prestakuntza-beharrak helarazteko epea zabalik da

HAZIk hurrengo seihilabeteko (2019ko urtarrila-ekaina) formakuntza-eskaintza lantzen hasi da. Diseinu fase honetan ezinbestekoa da ikastaroetan parte hartu nahi duten pertsonen formakuntza-beharrak ezagutzea, lehen sektorearentzat eta kate osoarentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak eskaini ahal izateko. Honen bitartez, gaur egungo eta etorkizuneko profesionalak, teknikoak eta lehen sektoreko agenteak, balio katea eta landa eremuko populazioa eta agenteak gaitzea lortu nahi da.

Horretarako, formulario bat jarri dugu beharren bat bidali nahi duen ororen eskura. Proposamenak jasotzeko epea abenduaren 30arte egongo da zabalik.

  • ZER: Lehen sektore eta kate osoko formakuntza-beharrak
  • ZERTARAKO: 2019.ko lehen seihilabeteko formakuntza-eskaintza lantzeko
  • EPEA: Abenduaren 30a
  • NOLA: Inprimaki honen bidez.
  • NORENTZAT:
    • Lehen sektorean eta landa eremuan inkorporatu nahi diren pertsonak
    • Lehen sektoreko profesionalak
    • Elkarte profesionalak
    • Nekazariiza eta Landa Garapeneko instituzioak
    • Aholku ematen duten teknikariak
    • Elikagaien enpresetako langile, teknikari eta zuzendariak
    • Landa eremuko biztanlegoa
    • Nekazal sindikatuak
    • Etab.

Eusko Labela duen eztiak 25 urte betetzen ditu

25 urte igaro dira jada Eusko Label bereizgarria duen eztia merkaturatu zen egunetik. 1993an, eztiarekin batera, beste produktu batzuek ere eskuratu zuten kalitate zigilua, esaterako hauek: Arabako Patata, Euskal Baserriko Oilaskoa, Esneko Arkumea eta Gernikako Piperra. Garai hartan, Europar Batasuneko sarrerarekin eta merkatuaren zabalkundearekin, lehia nabarmen handitu zen eta euskal administrazioak Jatorri Izendapenen bitartez eta Eusko Labelaren moduko beste kalitate marka batzuen bitartez identifikatutako kalitatean oinarritutako politika bat diseinatu behar izan zuen.

Gaur egun Euskadiko jakiak eta edariak identifikatzeko premiak funtsezkoa izaten jarraitzen du, izan ere, bizi gareneko mundu globalizatu honetan mundu osoko produktuak ditugu eta modu horretan baino ezin deigu kontsumitzaileei adierazi produktu horiek Euskadikoak direla eta kalitate egiaztatua dutela.

IMG-20181122-WA0002

 

Gaur Getarian eztiaren kalitateaz egin den “Erleak Loretan” izeneko jardunaldian, Alfredo Garcia Llanerak, Giez-Berriko buruak, Eusko Labeal duen eztiaren 25 urteko historia kontatu du eta, Antonio Gomez Pajuelok, apikulturako adituak eta aholkulariak, berriz, kalitateko eztiaren eta erlauntzaren produktuen ezaugarriak balioetsi ditu. Gainera, jardunaldira hurbildu diren guztiek bisita gidatu bat egin dute eztia ontziratzeko plantan, eta Eusko Labeal duten eztien dastaketa zuzendua egin ahal izan dute.

Ekitaldian, beste agintari batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburu Bittor Oroz egon da, eta azpimarratu du jatorria eta kalitatea egiaztatzen duen Eusko Label marka publikoak eztia eta markaren babespeko produktu guztiak bermatzen dituela, haien benetakotasuna agerian utzita eta, hitz batean, Euskadiko kontsumitzaileek eskertzen eta baloratzen duten kontakizuna emanda.

Eusko Label eztiaren ezaugarriak

Eusko Labela duen eztia gordina eta pasterizatu gabea da. Pasterizazioa ohiko prozesua da ezti likido gehienetan, baina beren ezaugarri biologiko gehienak deuseztatzen ditu. Horregatik, Eusko Labela duen eztia gordina da eta bere ezaugarri biologiko eta nutritiboak eta osasunari mesede egiten dioten guztiak bere horretan gordetzen ditu. Era berean, ezti freskoak dira eta erlategian bildu orduko ontziratzen dira, kalitate goreneko produktu bat bermatzeko. Ekoizpena artisau erara egiten da, Eusko Labela duen eztia erlategi txikietan egiten da, horrela, arretaz eta etengabe zaintzen da.

eztia

Bestalde, Mota ezberdinetako eztiei (eukaliptoa, akazia, txilarra, ba-sokoa, ...) eskatzen zaien purutasun maila Europako zorrotzenetakoa delako, eta ezti guztiak analizatzen dira, eta Europako Arautegirik gogorrenetako bat betetzen dute.Erabat kontrolatua gadoen produktua da, izan ere, Hazik prozesuaren kate osoaren kontrola eta jarraipena egiten du, kalitate goreneko eztia dela bermatuz.

2017an Eusko Labelen erregistratutako 24 ekoizlek 65.000 kilo inguru ezti ontziratu zituzten kalitate bereizgarriarekin.

ARGAZKIAK IKUSI

Eusko Labeldun 700 babarrun anoak Tolosako Babarrunaren Festan

Gaurtik hasita eta iganderarte Tolosan Babarrunaren Festa ospatu egingo da. Hainbat ekitaldi egongo dira, larunbatean esaterako Tolosako Babarrun Ekoizleen XXXI Lehiaketa eta igandean herri bazkaria egongo da eta Eusko Labeldun 700 ano eskeiniko dira bertan.  

Programa osoa ikusi

Bestalde, Abenduaren 1 eta 29 artean Gasteizko Aitzina Folk VI Festibala izango da eta asteburu honetan kalejira bat antolatu da horren berri emateko, Andra Zuriaren enparantzan ere informazio karpa bat egongo da.  

Aurrekoetan bezela, HAZIk Eusko Label produktuekin egindako babajana prestatuko du: babarrunak, Ibarrako piparrak, gazta, tomatea, olioa eta eztia eta musikoei eskeiniko zaizkie. Musiko hauek musika eskola desberdinetakoak dira: Gasteizko Folklore Eskola, Luis Aramburu eta baita Hernaniko Herri musika Eskola.

Europar Batzordeak HAZIk gidatzen duen “CAPRICE-Chill with an appetiser with European wine and quality products” proiektua onartu du

Europar Batzordeko Kontsumitzaile, Osasun, Nekazaritza eta Elikadurako Bulego Exekutiboak (CHAFEA) HAZIk gidatzen duen “CAPRICE-Chill with an appetiser with European wine and quality products” proiektua onartu du urrian. Proiektua Batzordearen Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza lerrora aurkeztu zen, nekazaritzako produktuen inguruko informazio eta sustapen lanak egiteko. CAPRICE, zehazki, hirugarren herrialdeetan sustapena egiteko programa sinplera aurkeztu zen. Laguntza horien helburua da EBko nekazaritza sektorearen lehiakortasuna indartzen laguntzea, kontsumoa handituz eta bere nekazaritzako produktuen kalitatearen eta benetakotasunaren balioa agerian jarriz. Laguntza horiek arautzen dituzten Erregelamenduen baldintza zorrotzak oso muga handia izan dira sustatu beharreko produktuen konbinazioa aukeratzeko orduan, kontuan hartuta, gainera, azpimarratu egin behar dela produktuen jatorria Europa dela.

Proiektuaren helburua izango da Jatorri Izendapena duten txakolinen sustapena (Getariako Txakolina JIB, Bizkaiko Txakolina JIB, Arabako Txakolina JIB), kalitateko marka duten produktuekin lagunduta, tartean egonik Eusko Labeleko Ibarrako Piperrak eta Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluzea, Japonian eta Estatu Batuetan.

CAPRICEk ikuspegi berritzailea planteatzen du Japonia eta Estatu Batuetako kontsumitzaileen eta merkatuen dinamizatzaileen arreta bereganatzeko, eta esperientzia gastronomiko bat planteatzen du, kopa bat ardi dastatzeko, kalitatezko produktuekin lagundutako aperitibo batekin. Txakolinaren eta pintxoaren arteko konbinazioa kultura eta tradizioa dastatzeko gonbidapen bat da, eta asmoa ez da soilik sustatutako produktuak Japoniara eta Estatu Batuetara gehiago esportatzea, baizik eta baita ere horiei lotutako jatorria, zaporea eta tradizioa ezagutaraztea. CAPRICEren mezu nagusia da “Fancy the European appetiser”, laguntza programaren lemaren ildo berean, “Enjoy, it’s from Europe”.

caprice tt

CAPRICEk hainbat ekintza proposatzen ditu japoniar eta estatubatuar merkatuak dinamizatzeko, merkatu horien ezaugarriekin bat eginda, horien artean egonik zuzeneko misioak, alderantzizko misioak, business afariak, showcooking-a edo nazioarteko ospea duten azoketan parte hartzea.Gainera, proiektuaren beraren komunikazio eta zabalkunde pakete bat ere sartu da, helburuko bi herrialdeetan proiektuaren gaineko mezu bera zabaltzeko eta irudi bera proiektatzeko.

Proiektua 2019ko urtarrilean abiaraziko da, eta hiru urtez luzatuko da, 2021eko amaierara arte, 2,4 M€-ko aurrekontu globalarekin, horietatik %80 Europar Batzordeak subentzionatuko duelarik.

CAPRICE HAZIko Sektore eta Merkatu Dinamizazioko arloak bultzatu du, eta bera arduratuko da martxan jartzeaz ere. Nabarmentzekoa da CAPRICEren hautagaitza prestatzeko HAZIko hainbat arlo aritu direla elkarlanean, modu koordinatuan lan eginez, barne komunikazio eta lankidetza arrakastatsuaren adibide.

 

HAZIk Baratzetik-Merkatura proiektuan hartu du parte

HAZIk Baratzetik-Merkatura proiektuan hartu du parte. Garapen lankidetzako proiektua da eta bertan hartzen dute parte Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aspegik (Gipuzkoako emakume profesional, zuzendari eta enpresarien elkartea) eta Mujeres x Africa Fundazioak.

Ekimen honetan Tanzaniako bost emakume nekazarik hartzen dute parte, euren inguruneen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren proiektuak garatuko dituzte. Proiektu hauek euren errentagarritasun eta eraginean aurrera egiteko egokiak diren egoeretara heldu dira, euren sustatzaileen formazioa hobetuz, eta independentzia eta autonomia ekonomiko gehiago lortzeko bidean testatutako ideiak eta arrakastatsuak batuko dituzten lankidetza modu ezberdinak garatuz. 

merkatutik3

15 egun hauetan Gipuzkoako lurraldean elikaduraren balio katea osoarekin harremana duten proiektuak bisitatu dituzte, horietako askok zerikusia dutenak Eusko Label kalitate bereizgarriekin edo Jatorri Izendapenekin. Euren bisitaren lehen egunean HAZIrekin batu ziren lehen eskutik ezagutzeko Euskal Herrian garatutako kalitate politikak.

Asier Arrese, HAZIko zuzendaria, Katalunian Euskadiko produktuen sustapenera gerturatzen da

HAZIko zuzendaria den Asier Arrese Euskal Herriko produktuei eskainitako erakusketa monografiko bat egin du Carrefourrrek Katalunian dituen hipermerkatuetan. Kanpainak datorren urriaren 20ra arte iraungo du, eta Euskal Herriko 300dik gora produktu erakutsiko dituzten 51 enpresa lokal eta erregionalen partaidetzarekin egingo da.

Informazio gehago

Eusko Label produktuen dastatzeak igande honetan

Hurrengo igandean, urriaren 7an HAZI hainbat ekitaldietan egongo da Eusko Label produktuak eta Euskadiko kalitatezko produktuak eskeiniz. Urretxun Gipuzkoako Ikastolen Festa izango da, Kilometroak, eta bertan Euskal Baserriko oilaskoa, miniburgerrak, Gernikako piperrak, baserriko ogia olio birjin estrarekin eta barazkiak parrilan dastatu ahal izango dira.  

Bestalde Gernikako Azokan Eusko Labeldun miniburgerrak egongo dira eta Iurreta eta Basauriko jaietan Eusko Labeldun txahal bana erreko eta dastatu ahal izango da. 

Zinemaldiko 66 edizioak Euskadiko kalitatezko elikagai eta edariak sustatzeko gunea izango du

Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak eta kalitatezko eta jatorriko euskal produktuek gune protagonista edukiko dute Donostiako Zinemaldiaren 66 edizioan. Bihar “Euskadi Basque Country” izeneko gunea inauguratuko da Kursaaleko terrazetako batean. Gunea karpa batean egongo da, topaketarako eremu bat izango da, eta, bertan, euskal nekazaritzako elikagaien sektorearen lana eta bere produktu gastronomikoen eskaintza zabala erakutsiko zaie zinemaren industriarekin lotura duten profesionalei (aktoreak, prentsa, enpresak, pertsona ospetsuak...) eta jendeari oro har.

Gune berriak ikus-entzunezkoen industriako jendearentzako leku bat edukiko du eta beste leku bat jendearentzat oro har, eta bietan Euskadiko kalitatezko produktuekin egindako pintxoak eta edariak dastatu ahal izango dira. Besteak beste, Eusko Labeleko produktuak, Idiazabal Gazta, Getariako Txakolina, Euskal Sagardoa eta Arabako Errioxako Ardoa eskainiko dira dastatzeko. Karpa irailaren 21etik 29ra arte egongo da zabalik, 12:00etatik 24:00etara. Bertan, erakusketa gastronomikoak eta Euskal Sagardoaren TXOTX izango dira ikusgai, eta musika zuzenean entzuteko aukera ere egongo da, Estatuko eta Euskadiko DJekin.

Euskadiko Gastronomia eta Elikadurarako Plan Estrategikoaren barruko ekintzetako bat da, bai eta euskal nekazaritzako elikagaien industria eta bere kalitatezko eta jatorriko produktuak sustatzeko Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako egin duen apustu nagusietako bat ere. Sektoreak eta erakundeek egindako elkarlan estuaren ondorioz, plan honek zeharkako izaera dauka euskal administrazioaren barruan, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak gidatuta dago.

Euskal nekazaritzako elikagaien katearen egungo egoera zehatz diagnostikatzen du, eta diagnostiko horretan oinarrituta hainbat helburu estrategiko planteatzen ditu, esaterako hauek: Euskadik nazioartean duen posizionamendua eta eragina indartzea, eta bertako produktuak, kalitatezkoak eta iraunkorrak, gehiago sustatzea, gastronomiaren eta elikagaien alorrean erreferentziazko lurralde bihurtzeko, bai eta hainbat eremutako munduko abangoardiarekin harremanak ezartzea edo mantentzea ere.

Dastaketa berezia Arabar Errioxako Mahats-bilketaren Festaren 25.urteurrenean

Arabako Bilarren asteburu honetan ospakizun bikoitza egingo da Arabar Errioxako Mahats-bilketaren Festaren 25.urteurrena dela eta. Larunbatean ardo lehiaketako sariak emango dira eta Ardoa Dantza ikuskizuna eskeiniko da eta igandean Eusko Label produktuekin dastatze berezi bat egingo da ere.

elvillar

Bestalde, asteburuan zehar beste dastaketa batzuk egongo dira. Larunbatean Elgetan Euskaltzaleen Egunean eta Bilbon Hirukideren Festan Eusko Label produktuen otzara bat eskiniko da. Igandean berriz  Zanbulla festa egingo da Donostian eta han Eusko Label produktuak dastatu ahal izango dira eta Muskizen txahal erreketa egongo da, Abeltzain eta nekazari jaian. 

zanbulla

Eusko Label produktuen dastatzeak irailaren 7 eta 9 artean

Aurreko asteetan bezela, honetan ere Eusko Label produktuak dastatzeko aukera ezberdinak egongo dira. Bihar eta Nik Tri taldeak antolatuta V. Aia Orio triatloia ospatuko da bai gazteentzako zein helduentzako ere eta bertan Euskal Okelaz egindako 400 miniburger egingo dira Euskal Sagardoaz lagunduta. 

2017.ko edizioaren bideoa

Bihar ere Muntsaratzeko Jaiak ospatuko dira eta Euskal Okelaz egindako 800 burger prestatuko dira. 

Bestalde, igandean, irailaren 9an, Legutioko Jaiak dira eta Eusko Labeldun produktu desberdinen dastaketa bat egingo da: Euskal Okelaz egindako 250 mini burger, 250 pintxo oilasko izter, beste horrenbeste pintxo txerri saiheski eta 250 pintxo txahal saiheski Gernikako piperrekin Euskal Sagardoaz lagunduta. 

Pertsona langabetuentzako Prestakuntza Eskeintza Karrantzako Haranean

HAZIk, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren arteko kudeaketa enkarguaren barnean, Lacteos Karrantza (TGT) enpresarekin lankidetzan, urritik aurrera, prestakuntza ibilbide bat jarriko du martxan. Helburua, eskualdeko pertsona langabetuen lanbide kualifikazio eta konpetentziak egokitzea da, lan merkatura sarrera errezteko eta enplegagarritasuna hobetzeko.

Esneki sektoreko enpresek eskatzen dituzten konpetentzia eta gaitasunak kontutan izanda, hurrengo prestakuntza ibilbidea diseinatu da, pertsona langabetuei, lan merkatuan sartzeko eta lanbide bat gauzatzeko tresna egokiak emateko:

Elikagaien industriako mantentze-lanetako eta barne-garraioko eragiketa osagarriak

Gaztagintza

Esnea jasotzea, biltegiratzea eta aurretiko tratamenduak gauzatzea

Informazioa eta izen-emateak:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 678630247

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 625 709 916)

'Iberiar hegazti sarraskijaleak' erakusketa Iturraraneko Parketxean

Gaurtik aurrera eta urriaren bederatzirarte Iturraraneko Parketxean Iberiar hegazti sarraskijaleak' erakusketa egongo da, Ramon Aranbarri eta Mario Bregañaren eskutik, kalitate handiko hogeita hamar bat argazkiren bitartez, hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak erakusten ditu.

quebranta

POCTEFA ECOGYP proiektu europarraren esparruan gauzatzen da erakusketa, HAZI eta Gipuzkoako Foru Aldundiak  lagunduta, eta haren xedea da espezie horiek eta nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak adiskidetzen laguntzea. Hegaztiek eta hegan egiteko duten gaitasunak betidanik liluratu izan ditu gizakiak, baina nekrofago edo sarraskijale direlakoak, haien elikadura-motagatik, ez dira oso gustukoak izan, eta batzuetan jazarpena edo bazterketa ere jasan izan dute. Alabaina, espezie horiek mesede handiak egiten dizkiete ekosistemei eta gizakiei. Etxeko animaliak eta animalia basatiak hiltzean sortzen den materia ustela desagerrarazten eta birziklatzen dute. Haien lanagatik ez balitz, materia hori zelaietan geratuko litzateke, eta zelaiak erabiltzea zailduko luke eta animalien artean epidemiak zabaltzen lagunduko luke. Baina ekosistemetan egiten dituzten zerbitzu horiez gainera, harrapari nekrofagoak uste duguna baino ederragoak dira. 

POCTEFA ECOGYP proiektua

Mugaz gaindiko lankidetza-ekimena da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutakoa eta Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2014-2020) baitan kokatutakoa. Administrazioen eta zenbait eskualderen arteko lankidetzan oinarritzen da proiektua, eta hegazti nekrofagoek eta haien habitatek Pirinioen eremuan dituzten arazoei aurre egiteko asmoz sortu zen.

Hori horrela, Hazik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean dihardute Nafarroako Gobernuarekin, Generalitat, Arabako Foru Aldundiarekin, Ligue pour la Protection des Oiseaux (LPO/BirdLife) elkartearekin, Catalunya-La Pedrera Fundazioarekin eta Aragoiko Gobernuarekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin eta Ozitania eta Akitania Berria (Frantzia) lurraldeekin, Mediterraneotik Atlantikora bitarteko arku bat osatuz, harrapari nekrofagoen populazioak modu iraunkorrean kudeatzeko espazio bat sortzeko.

“Ekosistema-zerbitzuak, harrapari nekrofagoak eta haien habitatak” ECOGYP proiektuaren aurrekontua 2,18 milioi eurokoa da, eta aurreikusten dituen ekintzen artean daude hegazti horien populazioak zer egoeratan dauden diagnostikatzeko jarduerak eta bioaniztasuna eta mendi piriniarretako baliabide naturalen ustiapen sozio-ekonomikoa bateratzeko jarduerak. Ugatza, sai zuria, miru gorria, sai arrea eta sai beltza harrapari nekrofagoak sartzen dira ECOGYP proiektuan. Hegazti enblematikoak dira, arraroak Europako beste eremu batzuetan, eta legeriak babesten ditu. Eta, hala ere, mehatxu ugariren eraginpean daude (pozoitzeak, eragozpenak habia-guneetan, elektrokuzioa eta talka, habitata hondatzea, janaria eskuratzeko aukerak…). 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola