banner12.jpg

Berriak

HAZIren 2018ko bigarren sehilabeteko Lanerako Prestakuntza

tractor-tira

Eskuragarri dago HAZIren Lanerako Prestakuntzaren eskaintza 2018ko irailetik urtearen amaiera arte emango diren ikastaroekin. Eskaintza honekin, zerbitzu integrala eta kalitatezkoa eman nahi da, elikaduraren balio kateko, landa eremuko eta itsasertzeko premiei erantzuteko.

Helburu hau lortzeko, HAZIk dituen erronketako bat da nekazaritza sektoreko profesionalei, nekazaritzako elikagaien enpresei, elkarte profesionalei eta EAEko erakunde eta instituzioei Enplegurako Prestakuntza ekintzak eskaintzea.Prestakuntza ekintza horiekin asmoa da kultur kapitala areagotzea eta sektore horretan, landa ingurunean eta nekazaritzako elikagaien industriaren balio kate osoan diharduten profesionalen trebakuntza egokitzea, profesional horiek lehiakorragoak izan daitezen eta produktibitate handiagoa eta bizi kalitate hobeagoa eduki dezaten.

Prestakuntzaren eskaintza ikusi

Informazio gehiagorako, izena emateko eta eguneratzeak ikusteko, sar zaitez HAZIren LPko Web orrian.

Eusko Labela duten produktuak Euskadin ospatuko diren jaietan izango dira asteburu honetan

Abuztuko lehenengo asteburu honetan Euskadiko herri askotan jaiak ospatuko dira eta Eusko Labela duten produktuak bertan izango dira antolatutako dastaketetan, herri bazkarietan edo txapelketetan.

salbatoreakAbuztuaren 3tik 9ra arte Getariak Salbatore jaiak ospatuko ditu. Egitaraua VI. Patata-tortilla Txapelketarekin hasiko da goizeko 11etan herriko frontoian. Tortilla Eusko Labela duten Baserriko arrautzekin eginda izan behar da.

Abuztuaren 5ean Koadrillaren Eguna da eta XXII. Marmitako txapelketa egindo da. Bai txapelketak, bai ondoren ospatuko den herri-bazkariak, Eusko Labela duen Hegaluzea izango dute protagonista.

Igandean ere Zornotzako Berna auzoko jaietan Euskal Baserriko Oilaskoarekin egindako 500 pintxo dastatuko dira.

Eta Abadiñoko Gerediaga auzoko jaietan beste 500 pintxo oilasko eskainiko dituzte.

Eusko Labela duten produktuel animalia ongizateko ziurtagiria izango dute

• Orain arte animalia-ongizateko araudia zorroztasunez bete izan den arren, hemendik aurrera zeregin horretan sakondu nahi da. Horretarako, beste urrats bat egingo da, eta modu objektiboan frogatuko da alderdi hori, epe ertainerako ziurtagiri baten bitartez.

• HAZIk egingo ditu ziurtapen-lanak eta NEIKER-Tecnaliak elkarlanean jardungo du, animalia-ongizatean aditua den ikerketa-zentroa den aldetik.

Eusko Labela duten produktuek animalia-ongizateko araudia betetzeko garaian aurrera egin nahi dute, eta, ziurtagiri onartu baten bidez, modu objektiboan frogatu nahi dute alderdi hori. Hori lortzeko, HAZI eta NEIKER-Tecnalia lan handia egiten ari dira ziurtapen-estrategian, eta animalia-ongizatea ziurtatzeko prozesua garatzen ari dira animalia-jatorriko Eusko Labela duten produktu guztietarako, betiere produktu horien araudiekin eta auditoria erraztu bidezko baterako ziurtapenarekin koordinatuta.

Ziurtapen horren zereginak HAZIk egingo ditu; izan ere, Eusko Label produktuen ardura duen erakundea izanik, ziurtatzaile esperientziadunak ditu. Bestalde, NEIKER-Tecnalia, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreko ikerketa-zentroa den aldetik, aditua da animalia-ongizatean, eta arlo horretako ezagutza ekarriko du. Zehazki, Eusko Labelaren araudien egokitzapenean lagunduko du, animalia-ongizatearen arloko azken ezagutza zientifikoetan oinarrituta. Era berean, Eusko Label marka publikoko ikuskatzaileak animalia-ongizatearen alderdietan prestatu eta ziurtatuko ditu, espezieetako bakoitzari dagozkion protokoloak aplikatu ahal izan ditzaten. Azkenik, ardi-aziendan, indioilar-aziendan eta gizentzeko oilaskoen aziendan protokoloak aplikatzeko garatu dituen informatika-aplikazioak lagako ditu eta gainerako aziendetarako informatika-aplikazioak garatuko ditu —batzuetan beste erakunde batzuen laguntzarekin—. Helburua da erraz eta efizientziaz egitea animalia-ongizatearen egoeraren jarraipena.

NEIKERek esperientzia eta jakintza handia du animalia-ongizatearen arloan. Azken 10 urteotan arlo horretako adituak gehitu ditu taldean, eta, hartara, animalia-ongizatea oinarri duten zenbait proiektu garatu ahal izan du, batik bat hegazti-zaintzan eta ardi-zaintzan. Nabarmentzekoa da 2011-2015 artean garatu zen Europako AWIN proiektua. NEIKERen taldea funtsezkoa izan zen ardien eta indioilarren ongizatea ebaluatzeko protokoloen garapenean. Protokolo hori, ondoren, oilaskoen ekoizpenerako egokitu da. Gainera, NEIKER buru izan da animalia-ongizatea ebaluatzeko telefono mugikorreko munduko lehen aplikazioaren garapenean.

Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak aditzera eman duenez, ““ekimen horri esker, Euskadin aitzindari izan nahi dugu animalia-ongizatearen arloan”” eta “Eusko Labela duten produktuen animalia-ongizateko ziurtagiriak berme handiagoa eskainiko die kontsumitzaileei, eta balioa areagotuko die kalitateko eta jatorriko zigilu publiko horren babespean dauden produktuei”.

Hauek dira ziurtatu nahi diren animalia-jatorriko Eusko Labeleko produktuak:

  • Euskal esnea
  • Euskal okela
  • Euskal esne bildotsa
  • Euskal baserriko arrautza
  • Euskal baserriko oilaskoa
  • Baserriko txerria

Eusko Labelek kontsumitzaileei kalitate-maila zorrotza eskaintzeko konpromisoa hartu du, eta produktuen jatorria eta benetakotasuna identifikatzeko aukera eman die kontsumitzaileei. Konpromiso horri esker, kalitateko ekoizpena sustatu ahal izan du eta, horrenbestez, ekoizleen lana eta sarrerak babestu ahal izan ditu, sortu zenetik gaur egunera arte.Nolanahi ere, orain, kontsumitzaileak eta salmenta-bideak informazio eta atributu gehiago eskatzen hasi zaizkie euskal nekazaritzako elikagaiei (jasangarritasuna, animalia-ongizatea, gizarte-erantzukizun korporatiboa eta bestelako ezaugarriak). Animalia-ongizatearen ziurtagiriarekin, hain zuzen ere, erantzun nahi zaio eskari horri eta animalia-ongizatearen aldeko apustu handia egin nahi da.

 animalia ongizatea

Gipuzkoan jaiotako sai zuri bati GPS-GSM telemetria bidezko jarraipena

POCTEFA Ecogyp proiektuaren markoaren barruan, pasa den uztailaren 19an Gipuzkoako habi batean sai zuri baten kimua markatu zen. GPS dispositiboa jarri zitzaion, bere posizioa harrapatu eta GSM sarearen bidez transmititzen duena. Ekipoa eguzki plaka baten bidez elikatzen da.

Honen bitartez, sai honen gorabeherak jarraitu ahalko dituzte hurrengo urteetan. Izan ere, litekeena da migratzea Iberiar penintsulan eta Ipar Afrikan zehar, Sahel-en denbora batez ezarriz.

Sai zuria babes interes handiko espeziea da, hainbat populazioetan jaitsierak atzeman direlako, batez ere pozoiari eta lineekin talkei lotuta. Beste alde batetik, espezie nekrofagoa den heinean, bere presentzia oso lotuta dago abeltzaintzari.

POCTEFA Ecogyp FEDER-ek finantzatutako lankidetza proiektua da, Hazi Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hartzen dute parte, Pirinioetako autonomia erkidegoekin batera eta Frantziako bazkideekin batera.

alimoche

Getxo Dastatu, Arrasateko Hegaluze eta Txakolin Eguna, Bilboko Konpartsakide Eguna eta Barkaldoko Carmen jaietan izango da HAZI

Asteburu honetan ere HAZI zenbait tokitan izango da Eusko Label produktuak eskeintzen. Alde batetik Getxo Dastatun , Getxoko taberna eta jatetxeetatik egiten den pintxoen ibilbidean, nun parte hartzaileek  pintxoetan honako produktuetako bat erabiliko dute: Gernikako Piperra,  Euskal Tomatea,  Ibarrako Piparrak edota Euskal Baserriko Arrautza.

getxodastatu copy

Baita Hegaluze eta Txakolin Eguna Arrasaten. Bertan 500 pintxo hegaluze banatuko dira.

txakolina arrasate 

 

Bilbon, bestalde, Konpartsakide Eguna egongo da: Bilboko Aste Nagusirako motorrak berotzen hasten dira Bilboko Konpartsak ekitaldi honekin eta produktu hauek banatuko dituzte: 425 Gernikako Piper dozena, 60 Kg Euskal Tomate eta 5 l oliba-olio birjina estra. Mikel Garaizabalek 5 ardoen kata bat egingo du (Arabar Errioxako ardoak  eta Txakolinak)

konpa

Baita Barakaldoko Karmengo Jaietan txahal erreketa bat egingo da igandean, uztailak 22.

HAZI asteburu honetan Hondarribia Blues, Orioko Bisiguaren Festan eta Getxo Dastatun izango da

Asteburu honetan HAZI zenbait tokitan izango da, horien artean Hondarribia Blues, atzo hasita eta iganderarte luzaten dena. Bihar larunbata eguerdian Eusko Labeldun oilaskoa eta Gernikako piperrekin egindako 1000 pintxo eskeiniko dira, Euskal Sagardoarekin batera. 

2017ko bideoa ikusi

Bestalde, atzotik eta iganderarte Orion Bisiguaren Festa ospatzen ari da HAZI bihar izango da bertan Eusko Labeldun hegaluzearekin egindako marmitako txapelketan eta bazkari herrikoian. Igandean Eusko Labeldun hegaluzea erreko da eta 500 pintxo egingo dira.

Programa osoa ikusi

Getxon aurten VIII Pintxo Ibilbidea-Getxo Dastatu antolatuko da eta bertan parte hartzen duten jatetxeek beraien osagaien artean produktu hauek erabili behar izango dituzte: Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Ibarrako Piparrak eta Euskal Baserriko Arrautza.

getxodastatu

Euskadiko ardoen kalitatean mahasti istorikoak duen garrantziari buruzko ikastaroa

Mahasti tradizionalak berreskuratzea eta balioan jartzea aldez aurretik egin beharreko pausoa da bai ardogintzako eskualdeen jatorrizko ezaugarriei eusteko bai nazioarteko merkatuetan arrakasta izango duen produktu erakargarri eta bakarra lortzeko.

Horixe izan da gaur Guardian izan den “Mahasti tradizionalaren defentsa, gure nortasunaren defentsa" Udako Ikastaroan aztertu den gai nagusia. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak antolatu du HAZI Fundazioaren lankidetzarekin. Mahastizaintza eta ardogintzako euskal eskualde desberdinetako ardoek ezaugarri bereizgarri horiek dauzkate, eta, hain zuzen ere, horrek egiten ditu erakargarri merkatu askotan. Berezitasun horiek lehiakortasunean eragin garrantzitsua daukaten hainbat faktoretan oinarritzen dira; horien artean, enpresen tamaina, desberdintze estrategiak eta, batez ere, ardoaren ezaugarriak.

laguardia copy

Eta azken horiek lotura argia daukate mahasti motarekin. Horixe adierazi dute ikastaroan parte hartu duten txostengileek, eta baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde den Bittor Orozek ere, zeinak “laborantza tradizionalaren garrantzi historiko, sozial eta kulturala” nabarmendu baitu, “jarduera ekonomiko inportantea ez ezik ondare elementu baliotsua ere badelako”.

Sailburuordeak, gainera, "mahasti zaharren eta ardogintza tradizionalaren balio handia” azpimarratu du “zeren eta ardogintza eta mahastizaintza tradizional horrek ikaragarrizko kalitateko jatorrizko ardoak jarri baititu merkatuan, eta, aldi berean, mendeetan zehar gure lurraldea moldatu du, paisaia berezi bat osatu arte”.

Esperientzia arrakastatsuak

Ikastaroan, mahasti zaharraren berreskurapenean izandako esperientzia arrakastatsuak ezagutarazi dira; horien artean bat, Bodegas Frontonio de Aragon upategiarena, zeinak “Garaje bat, mahasti zaharrak eta amets bat: ardorik onena egitea” goiburuarekin, “ehun urtetik gorako mahats baratze txikiak” berreskuratu baititu. Upategiaren jabeek beren filosofia zein den azaldu dute: arauetan barik, beren lurrean, mahatsetan eta zentzumenetan sinestea, pertsonek pertsonentzat egindako ardo bat egiteko. Gainera, mahastizaintza eta ardogintzako eskualde historikoetan mahasti zaharren kontserbazioaren inguruan izan diren beste esperientzia batzuk ere ezagutarazi dira, hala nola Portugalgo Douro eskualdekoa, eta “terroirs” delakoen ezagutzan sakondu da, halako eskualdeak zonaldeka banatzeko oinarri gisa. Ildo horretan, Baigorriko Irulegiko Sotoko mahastiko “terroirs” edo lursail txikiak ezaugarritzeko proiektua aurkeztu da, ardoen kalitatea hobetze aldera.

Arabako Errioxako ardoetarako marketin estrategia Ikastarora joan diren 84 pertsonetako gehienak ardogintzan diharduten profesionalak dira, bai Arabako Errioxako ardoa bai txakolina egiten dutenak. Mahasti tradizionalen inguruan izandako esperientzia propioen berri emateaz gain, Arabako Errioxako ardoei dagokienez marketin estrategia bat lantzeko egiten ari den lanaren behin-behineko emaitzak jakin dituzte. Hala, estrategiari buruzko iritziak emateko aukera izan dute, sektoreko behar guztiak bilduko dituen baterako proposamen bat osatze aldera. 

 

HAZIk SmartFood Country 4.0 ikastaroa antolatzen du EHUko udako Ikastaroetan

EHUko ikastaroen barne,HAZIk Smart Food Country 4.0. ikastaroa antolatu du. SMART FOOD COUNTRY-ak, SFC-ak (Euskadiko Elikagaien balio-katearen zentzuzko digitalizaziorako Plataforma) agenteetako, erremintetako eta datuen lorpena eta bere adimen kognitibo konputazionalaren bitartez ustiapenean oinarritutako proiektu teknologikoetako ekosistema bat osatzen du.

20180628 095329

Era berean, SFC-ak aukerak identifikatzen ditu eta eta Euskadiko gastroelikadura-sektoreko sostengatutako lehia eta berrikuntza bultzatzera zuzendutako estrategiak garatzen ditu.

Gaurko egunean zehar ospatuko da Donostiako San Telmo Museoan. 

HAZIko Zuzendari Teknikoa den Goio Manriqueren bideoa

PROGRAMA IKUSI

Ecogyp eta Habioseko batzordeak egin dira

Ekainean Jakan izan dira PCTEFA programako proiektu bi hauen bazkideen bilerak egin izan dira, bata basoetako habitatetan biodibertsitatea hobetzeko sustapena bilatzen duena (Habios) eta bestea hegazti nekrofagoek egiten dituzten zerbitzu ekosistemikoei balioa ematea bilatzen duena (Ecogyp).

Batzarretan proiektuen egoera finantzarioa eta administratiboa aztertu ziren. Horrez gain, ekintza teknikoak partekatu ziren, baita euren exekuzio maila aztertu ere. Kontuan hartuta egiaztatutako atzerapenak -batez ere, Habios proiektuan-, bazkideek adostu zuten proiektuak luzatzeko tramitazioarekin hastea. Horrela, proiektuek 2020ko maiatzaren arteko iraupena izango dute. 

comitejaca

FEDER-k kofinantzatzen ditu Ecogyp eta Habios, eta Pirinioetako alde bietako eragile esanguratsuak batzen dituzte, besteak beste, autonomia erkidegoak, Frantziako gobernu organismoak eta entitate pribatuak. Hazik parte hartzen du bazkide gisa, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin koordinatuta ekintzak garatzen.

1700 Eusko Label burgerrak Bilboko VI Wopatoen Estropatadan

Hurrengo igandean, ekainaren 17an Bilbon VI Wopatoen Estropatada ospatuko da. Hasiko da Deustuko Zubian eta Euskalduna Jauregian amaituko da. Bertan festa bat egingo da eta HAZIk 1700 Eusko Labeldun burgerrak eskeiniko ditu.

Lortutatko onurak gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko bideratuko dira.

Cartel Estropatada 2018 conlogos

Euskadiko kalitatezko produktuak eta NIREA tailerrak Araba Euskarazen

Hurrengo igandean, ekainaren 17an Araba Euskaraz ospatuko da Argantzunen. Hizkuntzak deritzon gunean Euskadiko kalitatezko produktuak dastatu ahal izango dira:

  • Baserriko Oilasko pintxoak: 800 razio
  • Euskal Okelaz egindako burgerrak: 600 razio
  • Sasoian sasoiko barazkiak parrillan: 100 razio
  • Txingortuko ogia Eusko Labela duen Oliba Olioarekin: 100 zati

Urtero legez, pintxoen salmentatik jasotako dirua Ikastolen Elkartera bideratuko da. Horrez gain, NIREA proiektuaren baitan, tailerrak egiteko aukera izango dute haurrek.

Prestakuntza-beharrak helarazteko epea zabalik da

Ikasgelan eskua altxatu

HAZIk hurrengo seihilabeteko formakuntza-eskaintza lantzen hasi da. Diseinu fase honetan ezinbestekoa da ikastaroetan parte hartu nahi duten pertsonen formakuntza-beharrak ezagutzea, lehen sektorearentzat eta kate osoarentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak eskaini ahal izateko. Honen bitartez, gaur egungo eta etorkizuneko profesionalak, teknikoak eta lehen sektoreko agenteak, balio katea eta landa eremuko populazioa eta agenteak gaitzea lortu nahi da.

Horretarako, formulario bat jarri dugu beharren bat bidali nahi duen ororen eskura. Proposamenak jasotzeko epea ekainaren 15a arte egongo da zabalik.

 

  • ZER: Lehen sektore eta kate osoko formakuntza-beharrak
  • ZERTARAKO: 2018.ko bigarren seihilabeteko formakuntza-eskaintza lantzeko
  • EPEA: Ekainaren 15a arte
  • NOLA: Inprimaki honen bidez.
  • NORENTZAT:
    • Lehen sektorean eta landa eremuan inkorporatu nahi diren pertsonak
    • Lehen sektoreko profesionalak
    • Elkarte profesionalak
    • Nekazariiza eta Landa Garapeneko instituzioak
    • Aholku ematen duten teknikariak
    • Elikagaien enpresetako langile, teknikari eta zuzendariak
    • Landa eremuko biztanlegoa
    • Nekazal sindikatuak
    • Etab.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola