banner4.jpg

Berriak

Hazik zerbitzu operatiboak mantentzen ditu

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, HAZIk jarduera-protokolo bat jarri du abian, ohiko zerbitzuak eskaini ahal izateko eta langileak babesteko. HAZIk aldaketak ezarri ditu ohiko funtzionamenduari dagokionez, gure langileen eta bezeroen segurtasuna bermatzeko, bai eta osasun-agintariek birusari aurre egiteko ezarritako gomendioekin bat egiteko ere.

Edonola ere, zuen esanetara dauzkagu laguntza teknikoa eta orientazioa emateko prest dauden profesional guztiak, zerbitzu ahalik eta azkarrena, kalitatezkoa eta etengabe interkonektatua mantenduz. Kontingentzia-plan horrek ez du eraginik izango HAZIren eguneroko lanean, bilera presentzialak edo gure bezeroentzako joan-etorrietan izan ezik.

Egoera hori denboran ez luzatzea espero dugu.

Beka eskaerak eta martxan dauden bestelako prozedurak aurkezteko epea bertan behera geratzen da

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege-Dekretuaren hirugarren Xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat etorriz, beka eskaerak eta martxan dauden bestelako prozedurak aurkezteko epea bertan behera geratzen da. Epeen zenbaketa berriro hasiko da errege-dekretu horrek edo, bere kasuan, dekretuaren luzapenek, iraunaldia galtzen duenean.

2020 Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beken programa

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten Oinarriak publikatu dira, 2020LGPri jarraituz. Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beka hauek FEADER funtsek kofinantzatzen dituzte %80an.

Oinarri arautzaileak

Eskaera fitxa

Onartze konpromezua

HAZIk eta Innobasquek gastroelikaduraren balio kateko ete-etan berrikuntza bultzatzeko akordioa sinatzen dute

 Asier Arrese HAZIko zuzendari orokorrak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziaren zuzendariak, Leire Bilbao gastroelikaduraren balio kateko ete-etan berrikuntza bultzatzeko akordioa sinatzen dute. 

Hitzarmen honen helburua da beste bultzada bat ematea gastroelikaduraren balio-kateko ETE-en berrikuntzari, honako hauen bidez:

  • Xede hori duten programa laguntzaileak diseinatu, garatu eta ebaluatzea.
  • Balio-kate horretako enpresen artean berrikuntza sustatzen duten agente zientifiko-teknologikoen jarduerak koordinatzea, KATILUREN bidez.
  • Berrikuntzak balio-kate hori eratzen duten enpresen artean zer-nolako egoera duen ezagutzea, HAZIK edo INNOBASQUEK garatutako tresnak edo metodologiak erabiliz.
  • Nekazaritzako elikagaien balio-kateari loturiko enpresei eta agenteei zuzendutako berrikuntzaren inguruan sentsibilizatu eta gaitzea. 

AKORDIOA IKUSI

June Lacunza Miranda Aialako Sukaldaritza Eskolako ikasleak irabazi du XI. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label txapelketa

June Lacunza Miranda Aila Sukaldaritza Eskolako ikaslea ikaslea da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea;. HAZIk antolatuta eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolaren eta Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHren laguntzarekin ospatu zen atzo Galdakaon, “Baserriko Txerriaren eskutxoak, piper txorizerozko saltsa bizkaitarrarekin mango eta garbantzu karraskariarekin.” platera aurkeztu zuen eta 700 euroko txekea jaso sari gisa. Bigarren saritua Alatz Bilbao Terán izan da, Bilboko Ostalaritza Goi-Eskola ikaslea; “Izan zu otsoa” izeneko platera egin du, eta 500 euroko diru saria jaso du. Hirugarren postuan Pablo Sánchez Lopez (Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola) geratu da, eta sukaldatu duen platera izan da “Mutur fina”. 400 euroko txekearekin saritua izan da.

 

Sari emate ekitaldian izan zen, besteak beste, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta azpimarratu zuen: “Etorkizuneko sukaldariek Euskadiko kalitatezko produktuen inguruko ezagutza izatea garrantzitsua dela landa ingurune bizi bat izateko, eta bide horretan, lehiaketa hau tresna oso egokia da".

Bi epaimahi egon ziren egindako guztia epaitzeko. Alde teknikoa baloratu da, eta horrek %35eko balioa izan du. Bestalde, %65 balio izan du dastaketan oinarritutako puntuazioak. Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta:Xabier Zaballa (Kirkilla Jatetxea), Zuriñe Garcia (Andra Mari Jatetxea), Imanol Muñoz (iazko irabazlea), david Garcia ( Basatxeri) eta Josu Garaialde (HAZI Fundazioa).

PARTEHARTZAILEEN ZERRENDA

ARGAZKIAK

Barcelona Wine Week azokan parte hartu duten 22 upategik balorazio positiboa egin dute

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen estrategiaren barruan, 22 euskal upategiren parte hartzea antolatu du, HAZI Fundazioarekin elkarlanean. Euskal upategi horiek taldean parte hartuko dute azokan, Euskadi Basque Country markaren pean.

Fira Barcelonak bultzatu du azoka berri hau, Alimentaria Exhibition izeneko bere sozietatearen bitartez, sektore honetako enpresetarako nazioartekotze beste plataforma bat izateko asmoarekin. Bertan erakutsiko da egungo merkatuak duen aniztasuna eta kalitatea, mahastizaintza eta ardogintzan diharduten estatuko eremu guztien eskaintzarik zabalena balioan jarrita eta upategi mota eta espezialitate guztiei lekua eginda.

BWWren lehen edizio honetan, negozio aukerak areagotzera eta enpresa erakusketarien erretornua maximizatzera bideratuta egon da nagusiki. Beraz, azokan parte hartuta, enpresek atzerriko ardo erosleekin (banatzaileak, inportatzaileak, handizkariak, xehekariak, etab.) harremanak ezartzeko aukerak eduki dituzte, eta azken finean esportazioak handitzeko ere bai. Hain zuzen ere azken horren inguruan parte hartu dute enpresek balorazio positiboa egin dute

Barcelona Wine Weeken egongo diren enpresak:

ARABAKO ERRIOXA

Finca de la Rica Ostatu

Bodegas Exopto

Bodegas Loli Casado

García de Olano

Arkute Bodegas y Viñedos

Señorío de Arana

Bodegas Javier San Pedro

Oxer Wines

TXAKOLINA

Hiruzta Txakolina

Artomaña Txakolina

Talai Berri Txakolina

Bodega Berroja Txakoli

Bodegas Virgen de Lorea

Bodegas Lapazaran

Hika Txakolina

Gaintza Txakolina

Bizkaibarne

SAGARDOA

Astarbe Sagardotegia

LIKOREAK

Basque Moonshiners

Licores Barañano

Eusko Labela duen abelgorri-okelak 25 urte bete ditu

Euskal Okelak 25 urte bete ditu eta urtemuga berezi hori ospatzeko, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi bat egin zuten atzo arratsaldean Donostiako Kursaal jauregian. Omenaldian, aintzat hartu zen berme-marka hori kontsumitzaile guztien artean bikaintasun-erreferentzia bihurtu duten pertsonen ahalegina eta ardura.

Zigilua 1994an sortu zen, Eusko Labela duen abelgorri-okelaren jatorria eta kalitate bikaina egiaztatzeko. Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua, izan zen ekitaldiaren buruan, eta zeregin horretan lagun izan zuen Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea eta HAZI Fundazioaren presidentea, eta Asier Arrese, HAZIren zuzendaria. Agintari horiek entregatu zikzieten diploma oroigarriak omendutakoei. Sektore guztiaren ordezkari gisa oholtza gainera igo ziren, hain zuzen ere honako pertsonak: Miren Itxaso Zelaia Zorrila, Jesús Odriozola Agirrezabal eta Iñigo Monasterio Gonzalez harakintak eta José Angel Uzkudun Manterola, Asier Aristi Otamendi eta Enrique Iribarria Arguijo ganaduzaleak.

Gainera, lehen sektoreko eta Euskadiko instituzioetako ordezkaritza zabala bildu ziren ekitaldian; bertan izango ziren okelaren sektoreko ordezkariak, baita Eusko Label markak barnean hartutako sektore eta produktuetako ordezkariak ere, 15 guztira.

Euskal Okela

Euskal Okela da Eusko Label berme-marka duen haragi bakarra. Marka horren bidez, okelak jatorriari, animalien hazkuntza-baldintzei eta elikadurari buruzko kalitate-parametro zorrotzak betetzen dituela bermatzen da. Kontrol osoko sistema horrek ekoizpen- eta banaketa-prozesu osoa aztertzen du, azken kontsumitzailearengana iritsi arte, eta hala bihurtu da konfiantzako eta kalitateko ezinbesteko erreferentzia harentzat. Horren erakusgarri, 1996an «behi eroen» kasuek sektorean piztutako krisia saihestu ahal izan zuen Euskal Okelak. «Osasungarria, zaporetsua eta naturala» lelopean, Eusko Labela zuen abelgorri-okela konfiantza osoko balio segurua bihurtu zen euskal kontsumitzaileentzat. Eusko Labela duen okelak –eta, hedaduraz, Euskadiko lehen sektore osoak– 25 urte hauetan lortutako mugarri nagusietako bat Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) bereizgarria lortzea izan da. Europar Batasunak 2004an eman zion, sektoreak sei urtez izapidetzeko ahalegin handia egin eta gero.

Jasangarritasun-bermea

Euskal Okelak ikuspegi askotatik egiten dio jasangarritasunari ekarpena: lehenik eta behin, alderdi sozioekonomikotik.

Eusko Labela duten produktuak erosita eta kontsumituta, baserritarrek, abeltzainek, ekoizleek, eta harakindegietako, hiltegietako eta zatitze-geletako langileek osatutako ekoizpen-sare osoari ematen zaio bultzada eta balioa. Enplegua eta ekonomia sustatzen duen jarduera bat da, eta, gainera, bikaintasuna lortzeko lankidetzan aritzen diren talde horien lanak gure landa- eta natura-ingurunearen biodibertsitateari eta orekari eusten laguntzen du. Euskal Okela baimendutako harakindegietan saltzen da soilik.

Saltoki horiek erraz identifika daitezke, «K» ikurra erakusten dutelako Eusko Labelaren adierazgarri; hala ziurta daiteke bertan saldutako behikiek bete egiten dituztela Araudi Teknikoan eta Ziurtapen Prozeduretan jatorriaren, osasungarritasunaren eta kalitatearen inguruan ezarrita dauden baldintza guztiak. Kalitate-markaren kudeaketak eragin onuragarria du ingurumenean ere.

Abelburuak modu tradizionalean hazten dira, Euskadiko baserrietan jaio eta zaintzen baitira, mimo handiz, bizitzako aro guztietan. Horrenbestez, animalien ongizatea bermatzen da, eta elikaduraren osasungarritasuna eta kontrola ziurtatzen: ez du antibiotikorik, bazka naturaletan oinarrituta dago (belar freskoa eta lehorra, saralea eta lastoa) eta HAZIk, Eusko Label produktuen kontrol eta ziurtapen organoak, berariaz onartutako pentsuen bidez osatzen da.Okela ohikoa baino kalitate handiagoa duelako nabarmentzen da; izan ere, baimendutako hiltegietan kontu handiz aukeratzen dira, eta arraza hauetakok zian behar dira izan: piriniotar, limusin, blonda, terreñoa eta arre alpetarra, bai haien arteko gurutzaketak. 

Gainera, okela eraldatzeko eta ontziratzeko prozesuan ere kontrola egiten da, teknikari espezialistek ikuskaritzak eta auditoretzak egiten baitituzte; produktuen aukera kontrolatu, laginak bildu, eta analisiak egiten dira; eta administrazio-prozedura informatikoak daude instalazio, ekipo eta prozesu guztietarako eta produktuaren beraren gainean.

Nekazaritza enpresetan Errelebo Irekiko programa

Nekazaritza enpresetan Errelebo Irekia norgehiagoka arautzen dituzten oinarri erregulatzaileak. FEADER funtsek kofinantzatzen dute neurri hau %80an eta bere helburua nekazaritza sektorean pertsonen inkorporazioa dinamizatzea, titularrak jarduera utzi nahi duen nekazaritza enpresa batean, 6 hilabete arteko egonaldiiak baliatuz, modu horretan aipatu enpresaren kudeaketan erreleboa eta enpresa beraren jarraipena bermatzea bilatzen delarik.

Errelebo Irekiaren helburua da egonkorrak diren nekazaritza enpresetan sartzeko aukera ematea eta hauen titularrek jarduera uzten dutenean enpresa bertan behera ez uztea, uztera doazen eta sartzera doazen pertsonen arteko harremanak eta ezagupenen transferentzia indartuz.

2019ko oinarri arautzaileak

Nekazaritza enpresaren onarpen kompromisoa

Eskaera fitxa

 

Ollokiren iragazkortzearen bigarren fasea hasiko da, Leitzaran ibaian

Gaur hasi dira Ollokiko presa partzialki eraitsiko duten obrak eta horrela Leitzaran ibaiko oztopo hau (Gipuzkoan) kendu egingo da. LIFE IREKIBAI, proiektuko ekintza bat da hau, eta HAZIk hartzen du parte. Bere helburua da Leitzaran eta Bidasoa ibaiak lehengoratzea. Proiektuko beste bazkide batzuk dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Ur Agentzia eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa.

Aurreko fasean, iaz, ondoan dagoen erreka -Santolaz- orekatu egin zen harri arrapala batekin eta Ollokin egin zen eskote bat metatutako sedimentuak mugitzen has zitezen. Orain lan egingo da funtzionamenduan dagoen zentral hidroelektriko batera (Santolaz ZH) heltzeko pista orekatuz eta presa partzialki kenduz. Izan ere, presa horrek bere 7 metroko altuerarekin oztopo galanta sortzen zuen Leitzaran KBEko ekosistemetarako. Utziko dira iragan industrialeko testigantza bezala oraingo presaren bi herenak. Orain ubidearen 18 metro zabal askatuko dira eta horiek nahikoak dira presak eteten zituen Leitzaran ibaiko prozesu ekologikoak lehengoratzeko. Eraiste partzial honen estrategiarekin bilatzen da lehengoratze ekologikoaren eta Kultur Ondarearen babesaren arteko oreka.

Gaur egun, Ollokiko presa da espezie batzuek, adibidez izokin atlantikoa, gainditu ezineko lehen oztopoa itsasotik migratzen dutenean ugalketa egiteko. Ekinbide honen Leitzaran ibaiko zati gipuzkoar osoa askatu egingo da: hain enblematikoa den espezie honentzako ibai-habitaten 25 kilometro eskuragai

 

 

POCTEFA GREEN proiektuko bazkideekin elkartruke-bisita

Irailaren 9, 10 eta 11 bitartean POCTEFA Green proiektuko bazkideek parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, HAZIren laguntzarekin, antolatutako elkartruke bista batean.  “Biodibertsitatearen babesari lotutako produktuak balioan jartzea nekazaritza eta abeltzainen ingurunean” , ” izenburupean, egitaraua hiru jardunalditan banatuta dago. Hitzaldiak egongo dira, hainbat elikagai eta nekazaritza enpresetara bisitak egingo dira, baita azoka tradizionaletara ere, eta Aralarreko Parke Naturaletik ibilbidea ere egingo da. Helburu nagusiena da proiektuko beste bazkideei helaraztea nekazaritza eta abeltzaintza praktika tradizional batzuk, zeintzuk ahalbidetu duten gaur egun arte parke natural eta ekosistemen balioak babesteal.

GREEN proiektua da Pirinioetako gune naturalen arteko mugaz gaindiko lankidetza ekimena. Espainia, Andorra eta Frantziako bazkideak biltzen ditu eta bazkide hauek partekatu egiten dituzte antzeko erronkak, Pirinioetako mendiguneetako lurraldeak babestu, kudeatu eta balioan jartzea, besteak beste. Ekimen honen bidez, Babestutako Espazio Naturalen kudeatzaileen arteko sinergiak bilatu nahi dituzte, ingurumen balio eta arazo berdintsuak dituzten guneen kudeaketa eraginkorrago egiteko.

 

HAZIk Bind 4.0.ren 4.edizioan parte hartzen du

Bind 4.0 programaren laugarren edizioan bektore espezifiko bat egongo da nekazaritzako elikagaien balio katera zuzenduta. Food Tech deituko da, eta bertan HAZI Fundazioak aktiboki parte hartuko du erakunde kolaboratzaile gisa.

Bind 4.0-StartUp! Basque Industry 4. 0 Accelerator Program Euskadin oinarria duen nazioarteko azelerazio programa bat da; Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, SPRI bitartez, eta startup teknologikorik hoberenak babestera zuzenduta dago.

Bind 4.0 programak nazioartean erreferentzia diren enpresa traktoreak eta startup berriak harremantzen ditu. Zehazki, erronka teknologikoak planteatzen dizkie startup berriei, eta horiek enpresa traktoreen premiei erantzuten saiatzen dira 4.0 INDUSTRIAren teknologia berrietan oinarritutako soluzio berritzaileen bitartez.

Zazpi dira nekazaritzako elikagaien balio katerako Bind 4.0 programan aukeratu diren enpresak eta hauek dira beraien erronka teknologikoekin Bind 4.0ren Food Tech ediziorako. Proiektuan parte hartzera interesatuta izanez gero, aurkezteko epea irailaren 13an bukatzen da.

Enpresen zerrenda ikusi

HAZIk Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko 2019ko 30 beka eman ditu

HAZIk Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko 2019n 30 beka eman ditu  eta 35 eskakizun eta 100.000 eurorekin lagundu du. 36 eskakizun egon dira hiru Euskal Autonomi Erkidegoko hiru lurraldeetan eta horietariko 16 nekazaritza ekologikokoak izan dira. 

Beka hauek FEADER funtsek kofinantzatzen dituzte %80an, 2020LGPri jarraitzen diote eta 3 eta 6 hilabete bitartean irauten dute.Beken helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzea da, baita sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea ere, horren bidez beken onuradunak sektorearen kudeaketaren, funtzionamenduaren eta errealitatearen gaineko trebakuntza jaso dezan.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola