banner2_0.jpg

Berriak

LIFE Oreka Mendian proiektuaren "Baimendutako erreketak" jardunaldiaren hitzaldiak

LIFE Oreka Mendian proiektuaren eremuan, pasa den ekainaren 22an Derioko Nekazaritza Eskolan egindako "Baimendutako erreketak: praktika jasangarria mendiko larreetako habitaten kudeaketan?" jardunaldiaren txostenak prest daude.

quemas   quemas2

quemas3

HAZIk LIFE WATER – Ibai bat, interes anitz plataforman parte hartu du Alemanian

Atzo eta gaurko topaketan, HAZIk LIFE IREKIBAI proiektua aurkeztu du, bertako partaidea baita, eta ibaiak lehengoratzeko beste esperientzia batzuk ezagutu ahal izan ditu, Belgika, Kroazia, Finlandia, Alemania, Hungaria, Italia, Luxenburgo, Espainia eta Erresuma Batukoak.

“Living Lahn” egitasmoa Proiektu Integratu bat da, eta bertan parte hartu dute, Europar Batzordeaz gain, Alemaniako Hidrologiako Institutu Federalak eta Hessiako (Alemania) Ingurumen, Klimaren Babes, Nekazaritza eta Kontsumitzailearen Babeserako Ministerioak. Plataformak uraren erabilera desberdinei buruzko hainbat alderdi eta arazo aztertzeko balio izan du, eta ibaien lehengoratzean zentratu da: egon daitezkeen irtenbideak eztabaidatu eta gonbidatutako LIFE proiektuek eta Europa eta Ipar Amerikako nazioarteko hainbat erakundek garatutako esperientziak aztertu dira.

alemania

Halaber, “Living Lahn” proiektu anfitrioiaren ekintzak bisitatu ahal izan dira; proiektua 2015az geroztik dabil neurri handiko lehengoratze ekintzak egiten, Rhinen adarra den Lahn ibaian –15 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua dauka–. HAZIk aurkeztutako proiektuari dagokionez, LIFE IREKIBAI, bere helburua Leitzaran eta Bidasoa ibaiak lehengoratzea da. Proiektuaren izenean ibaia”irekitzearen” ideia sartu nahi izan da, aurreikusitako ekintzen artean presak kentzea baitago.

Proiektuak kideak ditu bai Euskadin (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA eta HAZI Fundazioa), bai Nafarroan (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa erakundea), eta horiek denek euren gaitasunak eta eskumenak batuko dituzte bi ibaien esparruko Natura 2000 guneetan interes komunitarioko habitat eta espezieen kontserbazio egoera bermatzeko.

Europak ingurumenerako eskaintzen duen LIFE tresna finantzarioak proiektuaren %60 finantzatzen du, proiektuaren aurrekontua 2020. urtera arte 2.999.372 €-koa izanik.

Nekazaritza sektorerako eta EAEko nekazaritzako elikagaien enpresak hurbiltzeko bekak

2016.urtean,PDR2020aren babesarekin, Nekazaritza sektorerako eta EAEko nekazaritzako elikagaien enpresak hurbiltzeko bekak jarri ziren martxan, Estatu mailan ekintza berritzailea. Beka hauen helburua nekazaritza sektorea balio kateko enpresei hurbiltzea eta hauek eskeintzen dituzten berrikuntzarako aukerak ezagutaraztea eta da. Beka hauek 3 eta 6 hilabete artean irauten dute. 

Enpresak hartzen duten konpromisoa abegi egiten duen pertsonarekiko. 2017. 

Fitxa

Oinarri arautzaileak

* Dokumentuaren 2. bertsioa. 16. atala "Gizarte Segurantza, Mutua eta Arriskuen Prebentzioa" aldatu da.

HAZIk Innokupela sagardo upategiak monitorizatzeko proiektu berritzailean parte hartzen du

HAZI ESAFE-Euskadiko Sagardogileen Federazioa, Arabako Errioxako Eusko Label Oliba Olio Birjina Estra ekoizten duten bi olio eihera eta upategi batekin batera Innokupela proiektuan bazkidea da; sagardotegi, olio eihera eta upategietako kupelak/deposituak monitorizatzeko berrikuntza teknologikoa, produktuaren trazabilitatearen kanpo garantia moduan, ziurtagiria lortzeko proiektuan, hain zuzen ere. 

innokupela

Innokupela Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (FEADER) kofinantzatutako proiektu bat da, taldeen arteko lankidetza sustatzeko, sektoreek berrikuntza proiektuen garapenean parte hartuz eta lankidetzan arituz. Gaur egun, sagardotegi, olio eihera eta upategietan, kupela/deposituetan egiten diren betetze, lekualdatze, nahaste edo birbetetze mugimenduen ebidentzia erregistro idatzietan edo informatizatuetan jasotzen da, eta egoera kanpo egiaztapenaren bidez bermatzen da, edo deposituen ahoak prezintatuz/desprezintatuz, mugimenduak egiten direnean.

Innokupela proiektuan, sistema teknologiko berritzaileak eta bideragarri posibleak ikertzen dira, deposituen artean produktuaren mugimenduen prozesu horiek monitorizatzeko. Merkatuan dauden eta jada sektore teknifikatuago batzuetan erabiltzen ari diren dispositibo eta prozesuak bilatu, hautatu eta testatzen ari dira, merkatuaren eta operadoreen eta beraien kupela/deposituen establezimenduen egoeraren diagnostikoa egin eta gero.

Neurketan oinarritutako sistemak analizatzen ari dira, beste parametro batzuen artean, kupela/deposituen mailarena denboran zehar, aurrez zehaztutako tarteetan, eta maila hori biltegiko plataformari jakinarazten zaio; bertan, erregistratu egiten da, egondako aldaketen ebidentzia eta zein unetan egin diren jasotzeko. Maila neurtzeko probatu diren sistemek ultrasoinuek eta uhin elektromagnetikoak erabiltzen dituzte, kupela/deposituen goialdean jarritako gailu batzuen bitartez, eta presio hidrostatikoa erabiltzen dute, behealdean jarritako gailu batzuen bitartez. Biltegiratzeko erabilitako plataformek datuak gordetzen dituzte establezimenduan bertan, SD txartelen eta web bidez, eta informazioa denbora errealean jasotzen da, gailuetan dauden komunikazio antenak erabiliz. Probatutako sistemekin erregistratutako neurketen analisia inplikaturiko operadoreek egindako trazabilitatearen erregistro idatziekin konparatuta egiten da.

grafikoa

Emaitza onargarria da, kupela/deposituen mailan aldaketak gertatzen direnean identifikatu daitezkeelako, baita denbora errealean ere, produktua gordetzeko plataforma web bada. Konpondu beharreko alderdirik konplexuenak dira sentsoreen eta biltegiratzeko plataformaren arteko komunikazioa, kasu batzuetan ez delako fidagarria, eta noizean behingo komunikazioak, kupela/deposituetako produktuaren mugimendu errealei buruzkoak ez direnean.

Gainera, dispositibo horietan beste sentsore batzuk jar daitezke, produktuaren gaineko beste parametro batzuk emateko, zeinak interesgarriak izan daitezkeen proiektuan parte hartzen duten sektoreetako operadoreentzat. Kasu horretan, batzuetan tenperaturaren neurgailu bat ere jarri da, irudian ikus daitekeenez.

LIFE BACCATAREN lehen mintegi teknikoa

HAZI bazkidea da LIFE BACCATA proiektuan, haginaren habitata zaintzen eta lehengoratzen diharduena, izan ere, gaur egun habitat hori mehatxatuta eta gainbeheran dago Kantauriar Mendilerroko Red Natura 2000ko hamabost lekutan, Galizian, Gaztela eta Leonen eta Euskal Herrian, zehazki.

Proiektuak aurreikusita dauka Kantauriar Mendilerroko azalera handi batean eragitea, nahiz eta azterketak eta azterketaren emaitzek nazioarteko irismena izango duten, Portugalen, Frantzian, Italian eta Grezian mota horretako habitata duten lurralde batzuk ere berdin-berdin mehatxatuta daude eta. Mintegiaren antolaketarekin komunikazio tresnak eta informazioa zabaltzeko sistema bat edukitzeko premiari erantzun nahi zaio, baita ezagutza transferitzeko eta helburu bera duten beste lantalde batzuekin esperientziak trukatzeko premiari ere.

Saio tekniko eta zientifikoak, funtsean, haginaren gainean jada garatu diren ahalegin tekniko eta zientifikoak habitataren kontserbazioan eta bereziki proiektuaren arloan erantzukizuna duten erakundeetara helarazteko garatuko dira. Jardunaldietan habitat hori ezagutzeko eta kudeatzeko oso baliagarriak diren esperientziak trukatuko dira. Gainera, mintegien asmoa da baterako lan sarea handitzen eta finkatzen jarraitzea, aurretik jada egin diren esperientzien gaineko informazioa eduki ahal izateko. Jardunaldia Suaren aurkako Defentsarako Zentroan izango da, Comandante Cortizo kalea, z.g. 24008 Leonen, 2017ko ekainaren 29an.

1700 Eusko Label burgerrak Bilboko V Wopatoen Estropatadan

Hurrengo igandean, ekainaren 18an Bilbon V Wopatoen Estropatada ospatuko da. 13.30tan hasiko da Deustuko Zubian eta Euskalduna Jauregian amaituko da. Bertan festa bat egingo da eta HAZIk 1700 Eusko Labeldun burgerrak eskeiniko ditu. Lortutatko onurak gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko bideratuko dira. 

estropatada

HAZIK Araba Euskarazen laguntzen du

Hurrengo igandean, ekainaren 18an, Bastidan Araba Euskaraz ospatu egingo da. HAZIk Eusko Label produktuak eskeiniko ditu bertan: euskal baserriko 800 pintxo, 600 burgerrak eta Gernikako Piperren 267 hamabidunak. Ateratako onurak Ikastolen Elkartera bideratuko dira bere osotasunean.  

POCTEFA Habios Izkiko okil ertainari lotutako lanetan hasi da

FEDER funtsak kofinantzatzen duen POCTEFA Habios proiektuaren esparruan, zeinean Pirinio aldeko Erkidego Autonomoek eta Frantziako hainbat erakundek parte hartzen duten, Hazi Fundazioa eta Arabako Foru Aldundia azterketa bat egiten hasi dira, Izkiko (Araba) okil ertainaren dispertsioari buruz.

Natura 2000ko leku horretan kalkulatzen da hegazti horren iberiar populazioaren laurden bat bizi dela, eta horregatik da gune garrantzitsuenetakoa kontserbazioari begira. Ez dakigu Izkiko eta Araba eta Nafarroako beste ingurune batzuetako populazioen arteko konektibitaterik dagoen, izan ere, Izkitik hainbat ale joatearen menpe egon litezke, beraien populazio txikiak mantendu ahal izateko.

avios

 

Hipotesi hori kontrastatzeko, espeziearen txitak harrapatu eta markatzen ari dira, 1,6 g-ko emisore txikiekin, eskuko hargailuek atzi dezaketen VHF seinale bat emititzeko. Horrenbestez, dispertsio fasean indibiduoak lokalizatu ahal izango dira, eta konektibitate funtzionala ebaluatu, paisaiaren eskalan, Arabako eta Nafarroako hego-mendebaldeko koadranteko basoen artean.

Euromontanako hurrengo bilera Rumanian izango da 2018ko irailean

Pasa den ekainaren 8an Bruselan Euromontanako Zuzendaritza Batzordea bildu zen eta bertan orain martxan dauden lau proiektu aurkeztu ziren, hain zuzen: hirugarren adina, mendialdean ondasun publliko eta zerbitzuen en hornidura, landa eremu hauskorrak eta larreen kudeaketarekin erlazionaturikoak, azken hau HAZIren partehartzearekin.

Era berean Euromontanako hurrengo bilera Vatra Droneien (Rumania),  2018ko irailaren 25 eta 27 bitartean izango dela erabaki egin zen eta gai nagusia hau izango da: ondare kulturala: berrikuntza eta kreatibitate motorea mendi eremuan.

euromontana

HAZI, DG Regioren “mendialdeetako kohesio politikari” buruzko konferentzian

dg regio1 dg regio2

Gaur goizean Konferentzia bat egin da Bruselan, "Mendialdeetako kohesio politika: nola hobetu mendien ekarpena eta mendialdeentzako onurak" izenburuarekin, Euromontanak eta Europar Batzordeko DG Regiok antolatuta.

Eusko Jaurlaritza hitzorduan izan da, bere ordezkariak izanik Irma Basterra, Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europako Politiketako zuzendaria, eta Juanan Gutierrez, HAZI Fundazioko Prospektibaren eta Europako Harremanen Arloko buru eta Euromontanako lehendakaria. Azken horrek inauguratu du jardunaldia, eta aldamenean izan ditu Iliana Iotova, Bulgariako lehendakariorde eta Mendialdeetarako Agendaren sustatzailea, Mercedes Bresso, europarlamentari eta RUMRA Intertaldeko kidea (landaguneak, mendialdeak eta ingurune bakartuak), eta Jean Pierre Halkin, Europar Batzordeko DG Regio unitateko burua.

Konferentziaren helburua izan da kohesio politikaren aldetik mendialdeetarako laguntza hobetzeko aukerak aztertzea. Horrenbestez, Euromontanak konpromiso politiko sendoagoa eskatu dio Europar Batzordeari, baita ere Europar Batasunaren Tratatuaren 174 artikulua egokiago aplikatzeko eta, horrela, benetako lurralde kohesioa garatzen laguntzeko.

Mendialdeek muga bereziak dituzten arren, Euromontanan horien eta beraien etorkizunaren ikuspegi baikorrarekin egiten da lan, kontuan hartuta ekarpen garrantzitsua egiten dutela bizimodu osasungarri izateko leku moduan, kalitateko elikagaien ekoizpenean, eta ura, energia eta ekosistemak hornitzen, besteak beste.

Beraz, baliabide horiek guztien eta, oro har, lurraldeari egiten dioten ekarpenaren balioa agerian jarri nahi da, eta hortik sortzen da Mendialdeetako Agendaren aldeko babesa, eta funts askoko ikuspegi baten beharra, ez dadin izan FEADER funtsa eskualde horien garapenaren laguntzaile bakarra, eta, aitzitik, FEDER eta FSE funtsek ere lagundu dezaten lurralde kohesioa bultzatuko duen egiazko politika bat garatzen.

.

dg regio3

Euskal Sagardoa, jatorri izendapen babestua jaio da

Euskal Sagardoa jatorri deitura berriaren merkaturatzea aurkezteko ekitaldia egin da gaur, ekainak 5, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian. Jatorri deitura berria duten sagardo botilak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira saltoki eta salmenta-puntuetan.

Merkaturatzea aurkezteko ekitaldian, Euskal Sagardoa jatorri deituraren koordinatzaile Unai Agirrerekin batera, honakoek parte hartu dute: Arantxa Tapia Otaegi (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua), Xabier Arruti (Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia), Lucia Isla (Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria), Asun Quintana (Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria), Hur Astarbe (Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko ordezkaria), Aitor Intxaurraga (Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko presidentea), Oihana Gaincerain (Sagardo Mahaia Elkarteko presidentea) eta Antxon Mendia (Fruitel Sagarzale elkarteko presidentea).

sagardo barruan

Aurkezpenean azaldu den moduan, merkatuan dira lehenengo botilak. “Gaurtik aurrera Euskal Sagardoa jatorri deituraren bereizgarria duten sagardo botilak salmenta-puntuetan egongo dira eskuragarri” azaldu du Agirrek, jatorri deituraren koordinatzaileak. “Kontsumitzaileak, Euskal Sagardoaren jatorri deitura duen botila bat erosten duenean, ezaugarri horiek biak bermatuak izango ditu: tokikoa eta kalitatezkoa. Horrela, jatorri izendapenak bereizgarritasuna emango dio sagardoari merkaturatzeko orduan balio erantsia emanez”, erantsi du Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak. 36 sagardogile elkartu dira jatorri deituraren sorreran: botila bakoitzak bere sagardotegiaren etiketa eramango du, baina Euskal Sagardoaren irudia izango du botilaren goikaldean. Euskal Sagardoak, zenbakidun berme-zigilua edukiko du, eta markaren identifikagarria den sagar gorri bat kapsulan edota botilaren lepoan.

%100 tokikoa eta kalitatezkoa

Jatorri deitura duten sagardo-botila guztiek bi ezaugarri nagusi izango dituzte.

Alde batetik, Euskal Sagardoa %100 bertako sagarrez egindakoa izango da. Hori da, hain zuzen ere, jatorri deituraren helburu estrategikoetako bat: bertako sagarraren aldeko apustua sendotzea eta bultzatzea. Horretarako, Euskal Herriko izaera desberdinetako 115 sagar mota onartu dira, jatorri deiturako araudian. Aurten 1.320.000 litro bideratu dira jatorri deiturara, eta hurrengo urteetan kopuru hau handitzea da asmoa. Halaber, 200 hektareatik gora sagasti erabili dira sagardo hori egiteko.

Bestetik, bigarren ezaugarria kalitatearekin lotuta dago. Euskal Sagardoa jatorri deitura duten botila guztiek kalitate-bermea izango dute. Fraisoro Laborategi espezializatua arduratuko da kalitatea neurtzeaz, eta HAZIk egiaztatuko du prozesua. Botila-lote guzti-guztiek pasa beharko dituzte kalitate-kontrolak, laborategiek eta dastatzaile trebatuek kalifikatuko dituzte, eta erakunde ofizialek bermatuko dute jatorria, sagastitik hasi eta botilara arte. Euskal Sagardoa jatorri deiturak Eusko Label sagardoaren lekukoa hartuko du. Kontseilu Arautzaileak kudeatuko du marka eta bertan sagargile eta sagardogileen sektoreak eta administrazioek izango dute ordezkaritza. Egitasmo honetan parte hartu duten eragile guztiek nabarmendu dutenez, sektorea batu izana da Euskal Sagardoa jatorri deiturak lortu duen helburu nagusietako bat, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sagar eta sagardogileen elkarte guztiak, hiru herrialdeetako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza batu baitira jatorri deiturari bultzada emateko.

Ekitaldia amaitzeko, Mikel Garaizabal enologoak kata egin du jatorri deitura duten sagardo botilekin, eta bertaratu diren ordezkari guztiek bertatik bertara Euskal Sagardoaren zaporeaz gozatzeko aukera izan dute.

*Informazio gehiagorako: 687 069 509/ E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. Maialen Odriozola Martija)

HAZIk Euskal Eskola Publikoaren Jaian laguntzen du

Hurrengo igandean eta Josi ta josi lelopean ekainaren 4an Euskal Eskola Publikoaren 26.jaia ospatuko da Gasteizko Zabalgana auzoan. Ekitaldi mordo egongo dira egun guztian zehar eta HAZIk lagunduko du Eusko Label haragiaz egindako 1200 pintxo eskeiniz. Lortutako dirua Euskal Eskola Publikora bideratuko da. 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola