banner4.jpg

Mendinet

Mendinet

logoMENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea Toki Ekintzako Talde gisa eratu da, helburu duela Europako Erkidegoaren LEADER kudeatzea, eta LEADER ikuspegia 2016-2020 epean kudeatzeko aukeratua izan da.

MENDINET Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapenerako elkarteek eta HAZI Fundazioak osatzen dute.

leader1MENDINET Toki Ekintzako Taldeak Europar Batasuneko LEADER programa kudeatzen du, eta azken horren helburu orokorra da EAEko LEADER eremuen garapen sozioekonomikoa bultzatzea, landa-eremuetako biztanleriari eusteko. Helburu hori lortzeko, enplegu-aukerak sustatu nahi dira eta ekipamenduak eta zerbitzuak hornitu, landa-eremuko biztanleen bizi-kalitatea handitzeko. Estrategia berritzailea erabiliko da horretarako, kalitatekoa eta garapen iraunkor integratua duena.

Helburu horiek lortzeko, programa honek EAEko Landa Garapen Programako, I. eta III. ardatzetako neurriak gauzatzea aurreikusten du, LEADER ikuspuntuaren bitartez kudeatuta. Taldearen estrategia landa-eremuak garatzean datza, horretarako eskualdeetako landa-garapen programetan jasotako proiektu berritzaileak bultzatuz; MENDINET osatzen duten erakunde guztien arteko benetako sare-lana egingo da, goranzko ikusmoldearen printzipioarekin batera (bottom-up.

mendiak

 

Kontaktua

Mendinet zerbitzua Arkautiko HAZIren egoitzan dago.
Tel: 945 410309
E-mail: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola