Kooperazio sareak
Euromontana
Momentu honetan, HAZI mendiko lurraldeen lankidetza eta garapenerako sektore anitzeko EUROMONTANA europar elkarteko Lehendakaritzan dago. 90eko hamarkadaren hasieran sortu zenetik, HAZIk eraginkortasunez esku hartzen du elkarte honetan.
Europa osoko mendiko eskualde eta estatuetako 70 erakundek osatzen duten Sarea da Euromontana, tartean, honako hauek barne hartzen dituelarik: eskualdeko garapen-agentziak, toki-agintariak, ingurumen-agentziak, baso-, nekazaritza- eta abeltzaintza-erakundeak, ikerketa-institutuak, unibertsitateak, etab.
Euromontana elkarteak elkarrizketa-lan garrantzitsua egiten du mendiko eremu horien eta dagozkien europar agintarien artean. Gainera, kideen artean informazioa eta esperientziak elkartrukatzea ahalbidetzen du, mintegiak, jardunaldiak eta hitzaldiak antolatuz, eta baita bere azterlanak eginez eta beste batzuenetan lagunduz.
Europar Batasunean, hala Batzordean, nola Parlamentuan, gertatzen den oro xehetasunez jarraitzea eta horrek mendiko eremuetan izan ditzakeen ondorioen azterketa jarraitua, ezagutza estrategikoaren inputa izan daiteke bazkide guztientzat eta IKTrentzat. Kasu baterako, 90eko hamarkadatik Nekazaritzako Politika Bateratuaren inguruan lan egiten ari da, horiek mendiko eremuetan izan dezaketen eragina hobetzeko proposamenak eginez, tartean, gaur egun 2013ko NPB berrirakoak aztertzen ari direnak.
IX Mendiko Konbentzio Europarra
"Mendietatik datorren kalitatea: pertsona eta lurraldeentzako oparotasuna" lelopean IX Mendiko Konbentzio Europearra ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian 2014ko urriak 22 eta 24 bitartean, Eusko Jaurlaritzak eta Euromontanak antolatuta eta HAZIren parte hartzearekin.
Hemen Konbentzioari buruzko informazioa aurkitu dezakazu
Dokumentuak eta izen-emateak
NPB berriari buruzko aurkezpena
Konbentzioari buruzko newsletterrak