Laguntzak eta Araudiak

Hazilur: Lehen sektoreko, nekazaritza-elikagaien industriako eta landa eta itsasertzeko proiektuak finantzatzeko fondoa

Hazilur fondo bat da, Euskadiko lehen sektoreko, nekazaritza-elikagaien industriako eta landa eta itsasertzeko enpresa-ekimenak sustatzeko, HAZI Fundazioaren laguntzarekin honako hauek sustatua: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Laboral Kutxak eta Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak. Hazilur-en misioa da behar finantzarioei erantzutea, enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko eta garatzen ari diren enpresak sendotzeko. Gure helburua da aldi baterako partaidetza finantzarioa eskaintzea, gure jarduera-arloarekin zerikusia duten egitasmoetan. 

hazilur2Gure helburua, gure jardun arloari lotutako proiektu bideragarrietan aldi baterako finantza-partaidetza hartzeko aukera eskaintzea da.

Hala, Hazilur-ek partaidetza-maileguak ematen ditu, enpresen egitura finantzarioa zurkaizteko eta, zenbaitetan, haien aldi baterako bazkide minoritario ere egiten da; halaber, laguntza finantzarioa ematen du, hala nola, epe laburreko kredituentzako abalak, emandako subentzioen eragiketak finantzatzeko, eta birabalak elkarrenganako bermedun sozietateekin, zirkulatzaileak eta inbertsioak finantzatzeko. Dugun esperientzia ere onuragarri gerta dakieke gure partaidetutako enpresei, bai proiektuaren gestioari jarraipena egiterakoan bai finantza-iturri osagarriak, hala nola, subentzioak edo beste finantzazio publiko nahiz pribatu mota batzuk lortzeko aholkularitza izaterakoan.

Informazio gehiago

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola