banner7.jpg

Laguntzak eta Araudiak

Hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2019ko deialdia egiten da.

Agindu honen xedea 2019ko deialdia egitea eta erregimena arautzea da, honako helburu hauek dituzten diru-laguntzak emateko:

Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta haren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara.

Irisgarritasuna bermatzea xede duten obrak, abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta hori garatzeko arauetan xedatutako baldintzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuko hiri-ingurunean eta sarbide edo erabilera publikoko eraikinetan. Obra horiek egokiak diren kontratuen bidez egikaritu beharko dituzte laguntzen onuradunak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, toki-erakunde autonomoek, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeek edo onura publikoko xede sozialak dituzten erakunde pribatuek.

Hobekuntza-obretan barne hartuko da egokitzapen-ekipamendua eskuratzea eta instalatzea.

2019/09/03-2019/10/02

Informazio gehiago

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola