banner7.jpg

Laguntzak eta Araudiak

2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2019 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak 2019

Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza-moduak sustatzea, hurrengo proiekturen bat garatzeko:

1. Nekazaritza-produktibitatearen eta -iraunkortasunaren alorrean Berrikuntzarako Europako Elkarteko (European Innovation Partnerships) talde operatiboak sortu eta martxan jarri.

2. Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatu.

3. Eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak, lan-prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatu, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak merkaturatu ere.

4. Laguntza emango zaie lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei, beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jardueretarako ere.

5. Eragileen lankidetzarako laguntzak, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken inguruko baterako planteamenduak egitekoak.

6. Banaketa-kateko eragileen arteko lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko.

7. Jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak, honako jarduera hauekin zerikusia dutenak: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenaren eta elikadurari buruzko heziketa.

2019/08/10-2019/10/09

Informazio gehiago

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola