banner2_0.jpg

Laguntzak eta Araudiak

Leader Programa 2019 - LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak

Laguntza honen xedea da inbertsioak sustatzea azpiegitura txikiak sortu, hobetu edo handitzeko, jarduketa hauen esparruan:

a) Energia berriztagarriak, energia-aurrezpena, biomasa eta district heating.

b) Oinarrizko zerbitzuak: ura, saneamendua, elektrifikazioa eta gasifikazioa. Ur- eta saneamendu-azpiegitura berriek bakarrik jasoko dituzte dirulaguntzak.

c) Enpresa-ekimenen egoitza izan daitezkeen industrialde txikiak eta lokalak prestatzea.

d) Turismoari lotutako eskala txikiko azpiegiturak.

e) Zerbitzuetarako eraikinak eta lokalak.

f) Biztanleguneen egokitzapena: urbanizazioak, euri-urak, plazak, zerbitzu bat eskaintzen duten eraikinen irisgarritasuna, aparkalekuak, parkeak eta lorategiak, haur-parkeak, argiteria, hiri-altzariak, markesinak eta abar. geoEuskadi web bisorea erabiliko da dirulaguntzaren xede-jarduketak biztanlegunearen mugen barruan kokatzen direla egiaztatzeko.

2019/08/23-2019/09/23

Informazio gehiago

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola