banner11.jpg

Akreditazioa

Honako erakunde honek egiaztatzen du Kontrol eta Egiaztapenaren Arloa produktuen Egiaztapenerako Erakunde gisa ENAC honako hauetarako:

LogoBenetakoTxakolinaAGB:

  • Euskal Okela
  • Gernikako Piperra

JIB:

  • Arabako Txakolina
  • Bizkaiko Txakolina
  • Getariako Txakolina

Jarduera horiek guztiak ENAC erakundeak egiaztatzen ditu, C-PR/030 zenbakidun espedientearekin.

Kontrol eta Egiaztapenaren Arloa Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Arautzaileak kontratatu du, nekazaritzako elikagaien hirugarren Ikuskaritza Erakunde gisa, honako hauetan:

  • Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren abeltzaintza-ustiategietan ikuskapenak egiteko.
  • Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren gaztandegietan ikuskapenak egiteko.

Kontrol eta Egiaztapenaren Arloa izan zen ENAC erakundeak aitortutako Produktuen Egiaztapenerako lehen Erakundea Euskadin, eta Espainiako Estatuan, nekazaritzako elikagaien esparruan.

Badira Kontrol eta Egiaztapenaren Arloak eman, mantendu edo kendutako egiaztagirien fidagarritasuna bermatzen duten zenbait elementu: lehen aipatutako aitorpenak, baliabide tekniko eta ekonomikoak, etengabeko prestakuntza, langileen kualifikazio teknikoa eta erakundearen independentzia, osotasun eta konfidentzialtasuna.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola