banner7.jpg

Berrikuntza

Katiluk garatutako jarduerak lehengo hiruhilekoan

Katilu, nekazaritzako elikagaien sektorearen eta landa eta itsas ingurunearen berrikuntzarako dinamikari eusteko tresna, Gobernu Kontseiluak pasa den 2011ko abenduaren 27an onartu zuen 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berrian (2015eko ZTBPren onarpena ). Katiluren gobernu organoen eraketa eta 1. bilera otsailaren 6an. Katiluk lehen urratsak egin ditu 2012ko jardute planaren hedapenerako.

 

Katilu, Eusko Jaurlaritzaren ekimena, Neikerrek, Hazik eta Innobasquek bultzatutakoa, jarduera hauek eramen ditu aurrera 2012ko lehenengo hiruhilekoan:

  • KATILUren web orriaren diseinua eta garapena (www.katilu.net)
  • Katilu Boxaren diseinua (sektoreko eta sektorerako berrikuntzetarako ezagutzen kutxa) eta bere garapenaz arduratuko den lantaldearen eraketa. 5 bilera, infomazioa emateko eta sektorean funtsezko eragileak direnekin harremanetan sartzeko, katilu komunitatearen oinarri gisa.
  • Aberastea eta Neikerrek bultzatutako Foodlinksen moduko proiektuetan parte hartzeko prozesuen diseinurako laguntza. Urtarrilaren 17an Neikerrek Foodlinks proiektuaren baitan tailer bat antolatu zuen konexio gisa, eta bertan sektoreko 40 eragile baino gehiagok parte hartu zuten.
  • Taldeen dinamizazioa, esaterako Nekazaritzako Agenda Digitala ren taldearena. Talde horrek Arabako lurraldean aurrera eraman den Egitekoen Egunkariaren erabilerarako gaitasun digitalak izeneko programaren esperientzia pilotua garatu du. 

Katilu proiektua ofizialki aurkeztuko da maiatzak 17an Arkautiko Zalditegietan 11.30ak eta 13.30ak bitartean. 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola