banner2_0.jpg

Berrikuntza

Lankidetza oinarritzat hartuta, berrikuntza sustatu nahi duten bestelako eragileekin partekatzen delako esparru hau, lehenbizi eragile horien artean, sektorerantz eta ingurunerantz bultzatzeko. Lankidetza horren emaitza gisa, akordio bat lortu da bazkide hauen artean: Hazi, Neiker-Tecnalia, Azti-Tecnalia eta Innobasque, esparru hori osatu eta bultzatzeko.

Esparru hau Katilu deritzo, nekazaritza eta elikaduraren sektorean, eta landa zein itsasertzeko ingurunean lankidetza-berrikuntza sustatuz. Katiluko kide izan daiteke beren ezagutza, ekimen, eskarmentu, ardura, premia, proposamen, ideia edo proiektuen bitartez ekarpenak egin nahi dituen edozein pertsona eta erakunde, era horretan, lankidetzaren bitartez, sektoreko lehiakortasuna areagotzeko.

Katilu elkarlanerako gune berritzailearen aurkezpena

Maiatzak 17an Katilu aurkeztu zen Arkautiko Zalditegietan.Berritzailea eta lankidetzarako gunea, Nekazaritza eta Elikadura sektoreetako eta Euskal landa eta itsasbasterreko eremuko negozio eta erakundeetan balioa gehitzeko sortua da. Katilu HAZIko Berrikuntza sektore mistoko proiektu nagusia da eta jardunaldi honetan, ekimen hau sakonago ezagutzeko aukera izan da.

Katiluk garatutako jarduerak lehengo hiruhilekoan

Katilu, nekazaritzako elikagaien sektorearen eta landa eta itsas ingurunearen berrikuntzarako dinamikari eusteko tresna, Gobernu Kontseiluak pasa den 2011ko abenduaren 27an onartu zuen 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berrian (2015eko ZTBPren onarpena ). Katiluren gobernu organoen eraketa eta 1. bilera otsailaren 6an. Katiluk lehen urratsak egin ditu 2012ko jardute planaren hedapenerako.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola