Hazilur: Lehen sektoreko, nekazaritza-elikagaien industriako eta landa eta itsasertzeko proiektuak finantzatzeko fondoa

Hazilur fondo bat da, Euskadiko lehen sektoreko, nekazaritza-elikagaien industriako eta landa eta itsasertzeko enpresa-ekimenak sustatzeko, HAZI Fundazioaren laguntzarekin honako hauek sustatua: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Laboral Kutxak eta Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak. Hazilur-en misioa da behar finantzarioei erantzutea, enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko eta garatzen ari diren enpresak sendotzeko. Gure helburua da aldi baterako partaidetza finantzarioa eskaintzea, gure jarduera-arloarekin zerikusia duten egitasmoetan. 

hazilur2Gure helburua, gure jardun arloari lotutako proiektu bideragarrietan aldi baterako finantza-partaidetza hartzeko aukera eskaintzea da.

Hala, Hazilur-ek partaidetza-maileguak ematen ditu, enpresen egitura finantzarioa zurkaizteko eta, zenbaitetan, haien aldi baterako bazkide minoritario ere egiten da; halaber, laguntza finantzarioa ematen du, hala nola, epe laburreko kredituentzako abalak, emandako subentzioen eragiketak finantzatzeko, eta birabalak elkarrenganako bermedun sozietateekin, zirkulatzaileak eta inbertsioak finantzatzeko. Dugun esperientzia ere onuragarri gerta dakieke gure partaidetutako enpresei, bai proiektuaren gestioari jarraipena egiterakoan bai finantza-iturri osagarriak, hala nola, subentzioak edo beste finantzazio publiko nahiz pribatu mota batzuk lortzeko aholkularitza izaterakoan.

Informazio gehiago

Berriak

  • Guardiako uda ikastaroa, zuzenean streaming bidez

    01/07/2020 Guardiako uda ikastaroa, zuzenean streaming bidez

    Uztailaren 2an, Guardiako Villa Lucian “Eta orain zer? Nola gauzatu Euskadiko edari sektorearen estrategia krisiaren ondoren” izeneko ikastaroa egiten da Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen XXXIX. edizioaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak antolatuta, ARDOA Basque Wine Office-arekin eta HAZIreki...

  • Abian dira ARDOA Mugagabe laguntzak Euskadiko edarien sektorearen berrikuntza komertziala sustatzeko

    26/06/2020 Abian dira ARDOA Mugagabe laguntzak Euskadiko edarien sektorearen berrikuntza komertziala sustatzeko

    Eusko Jaurlaritzak laguntza hauek abiarazi ditu, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz Euskadiko edarien industriak nozitutako kalteak arintzeko. Laguntza programak 700.000 euro ditu, eta hainbat jarduera hartzen ditu, hala nola marketin digitala, merkataritza elektronikoa eta zirkuitu laburrak, komertzializazioa sustatzeko, eta berrikunt...

  • Udako ikastaroa: Eta orain zer? Nola gauzatu Euskadiko edari sektorearen estrategia krisiaren ondoren

    25/06/2020 Udako ikastaroa: Eta orain zer? Nola gauzatu Euskadiko edari sektorearen estrategia krisiaren ondoren

    Hurrengo uztailaren 2an, Guardiako Villa Lucian “Eta orain zer? Nola gauzatu Euskadiko edari sektorearen estrategia krisiaren ondoren” izeneko ikastaroa egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen XXXIX. edizioaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak antolatuta, ARDOA Basque Wine Office-arekin et...

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola