banner6.jpg

Art铆culos

WOODTECH: berrikuntza zurgintza-esparruko ETEetan

Izena
WOODTECH: berrikuntza zurgintza-esparruko ETEetan
Hasiera
2012ko Azaroa
Bukaera
2014ko Abendua
Bazkideak

Centre Tecnol貌gic Forestal de CatalunyaUniversidad de Lisboa-ISA eta Centro de competitividad empresarial CIEBI-BIC (Portugal), CIRAD eta XYLOFUTUR (Frantzia), AIDIMA (Valentzia), HAZI (Euskadi) e INCAFUST (Catalunya).

Deskribapena
Berrikuntzarako eta teknologia-transferentziarako proiektua; egurraren eraldaketan lan egiten duten lehen eta bigarren mailako enpresak lehiakorrago bihurtzea da haren helburu nagusia.

Europan gai horrek kezka sortu duenez,  Interreg SUDOE programaren 2012ko deialdian, WOODTECH proiektua onartu zen. Kataluniako Centre Tecnol貌gic Forestal de Catalunya (CTFC) zentroak sustatutako proiektua da, eta 8 bazkide ditu.

Proiektu horren helburu nagusia berrikuntza sustatzea da, era horretan, egurgintza-industriako ETEen lehiakortasuna hobetzeko. Berrikuntzarako eta teknologia-transferentziarako hainbat ekintzaren bitartez, merkatu globalizatuan, egurraren eraldaketan lan egiten duten lehen eta bigarren mailako enpresak lehiakorragoak izan daitezen; eta modu iraunkorrean kudeatutako tokiko basoetako egurrarekin balio erantsi handiagoko produktu berriak lortzeko gaitasuna indartzeko.

Proiektu horrek bi premia nagusiri erantzuten die: 

  • SUDOE esparruko egurgintza-industriaren lehiakortasuna hobetzea, egur-produktuetan berrikuntza aplikatuz eta sektoreko enpresei gaitasuna emanez
  • Tokiko baliabideen balioa azpimarratzea. Gaur egun, aprobetxatu gabeko egur-soberakina dago, eta, egungo erabileretatik at, beste modu batzuetan erabiltzeko aukera ematen du

madera

 

SUDOE LOGO2           FEDER

Helburuak

  • Produktu berriak sortu.
  • Produktu horiek ETEen esku jarri, komertzialki ustia ditzaten.
  • Produktu berriak sustatu.
  • ETEei gaitasuna eman eta lanpostuak sortzen lagundu.
  • ETEen eta proiektuko bazkideen artean lankidetza-sare bat sortu.

Baso-espezieak

Baso-espezieek bertako basoetakoak izan behar dute, hots, proiektuan parte hartzen duten eskualdeetan ohikoak direnak: itsas pinua (Pinus pinaster), intsinis pinua (Pinus radiata), alepo pinua (Pinus halepensis) eta mendi pinua (Pinus uncinata). Quercus familiako espezieak ere badaude: Quercus ilex y Quercus faginea.

Enpresa inplikatuak

Zuzenean inplikatutako 20 enpresa ditu, eta 250 enpresa izan daitezke onuradun. Horiei guztiei proiektuaren eta sortutako produktuen berri emango zaie.

Proiektuko azken jardunaldia

Arkautiko Zalditegietan 2014ko Abenduaren 2an ospatuta (programa ikusi)

Txostenak:

Aurkezpena: Presentaci贸n del Proyecto Woodtech Xabier Farr茅, CTFC.

Hitzaldi 1: 鈥淟a influencia del mercado mundial en la madera del sur de Europa鈥, Leire Salaberria, USSE.

Hitzaldi 2: 鈥淐aracterizaci贸n tecnol贸gica de la madera de pino radiata鈥. Eva Hermoso, INIA.

Hitzaldi 3: 鈥淢茅todos s贸nicos para determinar la calidad de la madera en pie y en troza鈥. Alejandro Cantero, HAZI.

Hitzaldi 4: 鈥淢茅todos s贸nicos para determinar la calidad de la madera en rollo y en tabla鈥 Eduard Correal, Incafust.  

Hitzaldi 5: 鈥Tratamientos de protecci贸n de la madera de pino radiata鈥. Jos茅 Miguel Abascal, Tecnalia.

woodtech

 

Keywords

informazioa eta Teknologia, basogintza, egurra, SUDOE, basoa, lehiakortasuna, egur industria

scribdicon

Granja Modelo s/n 01192 Arkaute, Araba , NIF. G48986137 | T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pol铆tica de Privacidad | Aviso Legal | Control Remoto