banner13.jpg

Artículos

HAZIk bere informazio sistemen segurtasuna ziurtatzen du ISO 27001 Arauarekin

Izena
HAZIk bere informazio sistemen segurtasuna ziurtatzen du ISO 27001 Arauarekin
Deskribapena
HAZIK ISO 27001 egiaztagiria jaso du, informazioaren segurtasunaren kudeaketa sistema bermatzen duen egiaztagiria hain zuzen ere.

AENORek banatzen duen egiaztagiri honek, enpresaren negozio unitate eta prozesu guztiei eragiten die, beraz,HAZIren jardun osoa informazioaren segurtasunaren arautegira egokituta dago. Segurtasun arau horren egiaztagiriari esker,HAZIk Europako Erkidegoak nekazaritzarako europako diru publikoak banatzeko Erakunde Ordaintzailearen funtzio teknikoak egin ahal izateko baldintzak betetzen ditu. Funtzio horiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Departamentuak HAZIren esku uzten ditu.

Europako Batasuneko zehaztapenen arabera, HAZIk segurtasun sistemak egiaztatzeko aukeratutako araua informazioaren kudeaketaren hainbat arloetara ere zabaltzen da, eta bide batez, informazio horren babesa, konfidentzialtasuna, zuzentasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko kontrolak ere ezartzen ditu. Europako arautegiaren aholkuei jarraituz, HAZIko kalitate sistemak (ISO 9001) eta informazioaren segurtasunaren sistemak (ISO 27001) lerrokatu egin dira, eta kudeaketa sistema integrala sortu da.

Sistema honek, etorkizunean ingurumenaren alorreko, gizarte arduraren alorreko edo beste edozein alorreko egiaztagiriei atea zabalik uzten die. Horretarako, ISO 27001 egiaztagiriaren prozesuarekin batera, HAZIk ISO 9001 kalitatearen kudeaketa sistema eguneratu du Azken hau, 2008ko bertsioarekin egiaztatua zuen aurretik.

HAZI Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek sustatzen duten kapital publikoko elkartea da. HAZIren xedea, elikadura eta landa eremuaren sektoreei aholkularitza zerbitzu berezitua ematea da. 130 pertsonak baino gehiagok egiten du lana HAZIren egoitza nagusian, Arkautin (Araban).

 iso
 
 
security
 

scribdicon

1Granja Modelo s/n 01192 Arkaute, Araba , NIF. G48986137 | T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Política de Privacidad | Aviso Legal | Control Remoto