banner2_0.jpg

Art铆culos

REINFFORCE

Izena
REINFFORCE
Kideak

EFIATLANTIC, ISA, CIF Lourizan, Neiker-Tecnalia, HAZI, INRA, CRPF Aquitania, IDF, FGUVA, GANASA eta Forest Research

Deskribapena
Itsasoko eta Kostaldeko Ingurumenaren segurtasuna eta iraunkortasuna babestu eta hobetzeko helburua duen proiektua.

2007-13ko Eremu Atlantikoko Nazioz haraindiko Lankidetzarako INTERREG IV B Programako proiektuen lehen deialdiak, 2. Lehentasunaren barruan, hots, 鈥淚tsasoko eta Kostaldeko Ingurumenaren segurtasuna eta iraunkortasuna babestu eta hobetzea鈥 delakoan, REINFFORCE (REsource INFrastructures for monitoring, adapting and protecting european atlantic FORests under Changing climate) proiektua onartu zuen.

Landatutako Basoaren Europar Institutuak (IEFC) zuzentzen du, eta lau bazkide espainiar, beste horrenbeste frantziar, bazkide portuges bat eta beste ingeles bat ditu. Proiektu honetarako aurreikusitako guztizko gastua lau milioi euro ingurukoa da. Euskadin, HAZI eta Neiker-Tecnalia dira bazkide, eta honako hauek laguntzaile: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Basogintza Elkarteen Konfederazioa.

Asmo handiko proiektu honen helburua da Eremu Atlantikoko hainbat erakundek giza baliabide eta baliabide teknikoak bateratzea, beren baso-ondarea klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea ahalbidetuko duten nazioz haraindiko baterako tresnak garatze aldera. Aurreikusitako azpiegituren -arboretumak eta basogintza ezberdinak frogatzeko guneak- helburua da klima-aldaketak baso-espezieetan dituen ondorioak eta baso-kudeaketak Eremu Atlantikoko zuhaitz-masen osasunean eta hazkuntzan izan dezakeen eragina zenbatzea.

reinfforce

 

Katalogoa aurkezteko jardunaldia

2013ko azaroaren 21 ean Burdeos-en ospatu zen jardunaldian Eskualde partaide guztien arboreto eta erakusketa tokien katalogoa aurkeztu zen. Eman ziren ponentziak hemen kontsulta ditzakezue.

Eskualde partaide guztien arboreto eta erakusketa tokien katalogoa

Proiektu amaierako Jardunaldia

Azaroaren 25ean REINFFORCE proiektu amaierako jardunaldia ospatu zen Murgiako LH Eskolaren Libututegian (Araba). Egitaraua ikusi

Reinfforce proiektuaren txosten teknikoaHAZI Fundazioak landutakoa.

Ponentziak: 

- Resultados del proyecto Reinfforce en el Pa铆s Vasco. Masas forestales y calidad de la madera. Alejandro Cantero Jn. (HAZI Fundazioa)

- Resultados del proyecto Reinfforce en el Pa铆s Vasco. Arboretos y suelos. Ander Arias-Gonz谩lez Jn. (Neiker)

- Posibilidades de las nuevas tecnolog铆as: inventario forestal Lidar. Manuel Valbuena Jn. (Murgiako LH Eskola) 

- Factores que afectan a la calidad de la madera, c贸mo medirla y c贸mo optimizarla. Esther Merlo And. (Madera Plus)

Ondorengoak dira proiektu honen baitan Euskadirako aurreikusitako ekintza zehatzak lau urterako (2009ko otsailetik 2013ko urtarrilera): 

  • Euskadiko mendietan, baldintza altitudinal eta edafiko ezberdinetan banatutako hiru arboretum jartzea. Bizpahiru hektareana izango dituzte arboretum hauek eta 32 baso-espezie erabiliko dira, guztiak ere Arku Atlantikoko eskualde guztietan ematen direnak. Besteak beste, ekoizpenerako espezieak (pinu gorri edo Douglas izeia bezalako koniferoak, eukaliptoak) zein hazkunde moteleko ekotipo autoktonoak (artea, haritza, artelatza) erabiltzea aurreikusten da.
  • Basogintza-mota ezberdinak frogatzeko hainbat gune jartzea, klima-baldintzek zuhaitz-dentsitate ezberdinetan duten ondorioa frogatzeko. Horretarako, gure mendietan dauden hainbat lursail erakusgarri bizkortuko dira, zeintzuetan duela hainbat urte basogintza-tratamenduak probatu ziren eta, horrela, izozteak, intsolazioa, haizea edo lehortea bezalako klima-agenteen eragina ebaluatzerik izango da.
  • Tarteko eskualde eta bazkide ezberdinen artean informazioa elkartrukatzea, klima-aldaketaren aurrean Europako baso atlantikoak egokitzeko eta babesteko arauak ezartzearren.

 

 

scribdicon

Granja Modelo s/n 01192 Arkaute, Araba , NIF. G48986137 | T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pol铆tica de Privacidad | Aviso Legal | Control Remoto