banner8.jpg

Artículos

Europar Batzordeak HAZIk gidatzen duen “CAPRICE-Chill with an appetiser with European wine and quality products” proiektua onartu du

Europar Batzordeko Kontsumitzaile, Osasun, Nekazaritza eta Elikadurako Bulego Exekutiboak (CHAFEA) HAZIk gidatzen duen “CAPRICE-Chill with an appetiser with European wine and quality products” proiektua onartu du urrian. Proiektua Batzordearen Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza lerrora aurkeztu zen, nekazaritzako produktuen inguruko informazio eta sustapen lanak egiteko. CAPRICE, zehazki, hirugarren herrialdeetan sustapena egiteko programa sinplera aurkeztu zen. Laguntza horien helburua da EBko nekazaritza sektorearen lehiakortasuna indartzen laguntzea, kontsumoa handituz eta bere nekazaritzako produktuen kalitatearen eta benetakotasunaren balioa agerian jarriz. Laguntza horiek arautzen dituzten Erregelamenduen baldintza zorrotzak oso muga handia izan dira sustatu beharreko produktuen konbinazioa aukeratzeko orduan, kontuan hartuta, gainera, azpimarratu egin behar dela produktuen jatorria Europa dela.

Proiektuaren helburua izango da Jatorri Izendapena duten txakolinen sustapena (Getariako Txakolina JIB, Bizkaiko Txakolina JIB, Arabako Txakolina JIB), kalitateko marka duten produktuekin lagunduta, tartean egonik Eusko Labeleko Ibarrako Piperrak eta Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluzea, Japonian eta Estatu Batuetan.

CAPRICEk ikuspegi berritzailea planteatzen du Japonia eta Estatu Batuetako kontsumitzaileen eta merkatuen dinamizatzaileen arreta bereganatzeko, eta esperientzia gastronomiko bat planteatzen du, kopa bat ardi dastatzeko, kalitatezko produktuekin lagundutako aperitibo batekin. Txakolinaren eta pintxoaren arteko konbinazioa kultura eta tradizioa dastatzeko gonbidapen bat da, eta asmoa ez da soilik sustatutako produktuak Japoniara eta Estatu Batuetara gehiago esportatzea, baizik eta baita ere horiei lotutako jatorria, zaporea eta tradizioa ezagutaraztea. CAPRICEren mezu nagusia da “Fancy the European appetiser”, laguntza programaren lemaren ildo berean, “Enjoy, it’s from Europe”.

caprice tt

CAPRICEk hainbat ekintza proposatzen ditu japoniar eta estatubatuar merkatuak dinamizatzeko, merkatu horien ezaugarriekin bat eginda, horien artean egonik zuzeneko misioak, alderantzizko misioak, business afariak, showcooking-a edo nazioarteko ospea duten azoketan parte hartzea.Gainera, proiektuaren beraren komunikazio eta zabalkunde pakete bat ere sartu da, helburuko bi herrialdeetan proiektuaren gaineko mezu bera zabaltzeko eta irudi bera proiektatzeko.

Proiektua 2019ko urtarrilean abiaraziko da, eta hiru urtez luzatuko da, 2021eko amaierara arte, 2,4 M€-ko aurrekontu globalarekin, horietatik %80 Europar Batzordeak subentzionatuko duelarik.

CAPRICE HAZIko Sektore eta Merkatu Dinamizazioko arloak bultzatu du, eta bera arduratuko da martxan jartzeaz ere. Nabarmentzekoa da CAPRICEren hautagaitza prestatzeko HAZIko hainbat arlo aritu direla elkarlanean, modu koordinatuan lan eginez, barne komunikazio eta lankidetza arrakastatsuaren adibide.

 

scribdicon

Granja Modelo s/n 01192 Arkaute, Araba , NIF. G48986137 | T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Política de Privacidad | Aviso Legal | Control Remoto