banner2_0.jpg

Artículos

Zinemaldiko 66 edizioak Euskadiko kalitatezko elikagai eta edariak sustatzeko gunea izango du

Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak eta kalitatezko eta jatorriko euskal produktuek gune protagonista edukiko dute Donostiako Zinemaldiaren 66 edizioan. Bihar “Euskadi Basque Country” izeneko gunea inauguratuko da Kursaaleko terrazetako batean. Gunea karpa batean egongo da, topaketarako eremu bat izango da, eta, bertan, euskal nekazaritzako elikagaien sektorearen lana eta bere produktu gastronomikoen eskaintza zabala erakutsiko zaie zinemaren industriarekin lotura duten profesionalei (aktoreak, prentsa, enpresak, pertsona ospetsuak...) eta jendeari oro har.

Gune berriak ikus-entzunezkoen industriako jendearentzako leku bat edukiko du eta beste leku bat jendearentzat oro har, eta bietan Euskadiko kalitatezko produktuekin egindako pintxoak eta edariak dastatu ahal izango dira. Besteak beste, Eusko Labeleko produktuak, Idiazabal Gazta, Getariako Txakolina, Euskal Sagardoa eta Arabako Errioxako Ardoa eskainiko dira dastatzeko. Karpa irailaren 21etik 29ra arte egongo da zabalik, 12:00etatik 24:00etara. Bertan, erakusketa gastronomikoak eta Euskal Sagardoaren TXOTX izango dira ikusgai, eta musika zuzenean entzuteko aukera ere egongo da, Estatuko eta Euskadiko DJekin.

Euskadiko Gastronomia eta Elikadurarako Plan Estrategikoaren barruko ekintzetako bat da, bai eta euskal nekazaritzako elikagaien industria eta bere kalitatezko eta jatorriko produktuak sustatzeko Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako egin duen apustu nagusietako bat ere. Sektoreak eta erakundeek egindako elkarlan estuaren ondorioz, plan honek zeharkako izaera dauka euskal administrazioaren barruan, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak gidatuta dago.

Euskal nekazaritzako elikagaien katearen egungo egoera zehatz diagnostikatzen du, eta diagnostiko horretan oinarrituta hainbat helburu estrategiko planteatzen ditu, esaterako hauek: Euskadik nazioartean duen posizionamendua eta eragina indartzea, eta bertako produktuak, kalitatezkoak eta iraunkorrak, gehiago sustatzea, gastronomiaren eta elikagaien alorrean erreferentziazko lurralde bihurtzeko, bai eta hainbat eremutako munduko abangoardiarekin harremanak ezartzea edo mantentzea ere.

scribdicon

Granja Modelo s/n 01192 Arkaute, Araba , NIF. G48986137 | T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Política de Privacidad | Aviso Legal | Control Remoto