banner13.jpg

Art铆culos

All Greens of Vitoria-Gasteiz proiektuko panelen erakusketa

greenVitoria-Gasteiz Green Capital 2012 ekimenaren barruan Hazik bultzatutako All Greens of Vitoria-Gasteiz proiektuak gaur, Abenduak 20, egingo du bere azken ekintza, Gazteizko Plaza Berrian burutzen ari den Gabon Nekazal Azokan 4 panelen erakusketarekin . Bultzatu diren hainbat ekintzetan ere INAGROSALUTE proiektuaren laguntza izan du, nekazaritza-jarduerak duen garrantzia gizarteari hurbildu eta ezagutarazteko beharrezkoak diren baliabideak garatzea helburuarekin HAZItik parte hartzen den lurralde lankidetzarako proiektuan.

Lurralde nekazaritza鈥untzio anitzekoa?; Konprometitu zaitez zure lurrarekin; Erein kultura! eta Utzi zaitez gure lurragatik zaintzen! lelopeetan gizartea sentsibilitatu nahi da bertako elikagaien kontsumoa bultzatuz. Balorean jarriz gure baserritarren lan egiteko modua, eta nekazaritza jarduaren balioa osoa ezagutzera eman: funtzio ekonomikoa, lurralde funtzioak, ingurmenekoak, kulturalak, gizarte funtzioak鈥 Gaur Gasteizen ehun bat baserritarraren salmenta postuen ondoan, erakusketa honek izango du bere tartea. Txorizo dastaketa, animalien erakusketa eta urtero egiten den produktuen lehiaketa ere burutuko dira bertan.

All Greens proiektuaren barruan egindako beste ekintzak izan dira: baserrietan bisitak, lantegi gastronomikoak eta laburmetrai lehiaketa

scribdicon

Granja Modelo s/n 01192 Arkaute, Araba , NIF. G48986137 | T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pol铆tica de Privacidad | Aviso Legal | Control Remoto